Cangasen
Demaseko asteburua euki dogu oinguan. Barixaku arratsaldian abixau ginan Asturias alde horretara. Lasai batzuk, eta nerbioso beste batzuk. Eguardixan lotu zittuen amorantiak (bizikletak zer bestela!) karrora, soka eta guzti, sokaz lotziak zer ekarri dezakeen birrittan pentsau barik, eta abixau ziran lehenenguak: Motri, Nahiara, Amaia eta Borja, kapitan lanetan. Hartu Sindoren kotxe handixa, lotu atzian karro dotoria, eta a tierras asturianas. Beste sei lagun geruago jutekotan geldittu ginan, baina Bidaburuko gaztiak atzera egin zeskun azkeneko momentuan eta bost geldittu ginan espedizioaren bigarren talderako. Aitzolek, baina, urte erdi jai-giruan pasau ostian horrenbeste ERE eta hostiaren erruz, barixakuan derrigor berandura arte lan egitia erabaki zeban. Bueno, garbi esango dittugu kontuak. Hor euki dabe jai emanda egunetan, eta espediziua abantau behar zan egunian ez dabe ba iluna sartu arte lanian jarri!!! Hantxe, BEC handixian, bururik altxau barik, izarditan. Halaxe euki ei zeben gure Aitzol. Eskerrak urtu aurretik alde egitia lortu zeban.
Unai, Gotzon, Ander eta ni lau t’erdiak aldera abixau ginan Cangas de Oniserantz. Bidian, oilaskuak laban legez juan ginan, sutzeko puntuan. Lepua luze-luze egin, eta bide baztar danetara begira, noiz Borjan karrua baztarren baten quieto topauko. Guk gure buruan egin genduan pelikulia. Karrua solte, bizikletak han-hemen, Motri zigarrua ezpainetan dabela eguztitako betaurreko galantak jarri eta trankil antzian; Amaia, bizikletek galdutako piezak jasotzen, Nahiara bide erdixan jarri eta trafikua zuzentzen, eta Borja, gure Borja, maldizioka, hain lagun dittun txapel okerreri ahalik eta azkarren agertzeko erregutzen. Baina, ez. Ez zan ezustekorik izan.
Allegau ginan, eta ondo gainera. Cangaseko kiroldegira juan ginan gero dortsalak-eta hartzera, eta Mendaro erdi bertan topau! Ondoren, pare bat tragotxo eta etxera, Aitzol zatorrenerako jana prest eukitzeko. Danok jateko besteko gosia zekarrela esan zeskun telefonoz, eta badaezpada be... Barixaku gaba motza izan zan. Afaldu, lau-bost kontu esan, eta ohera. Nerbisuak dantzan zittuen batek baino gehixauk, eta ohera danok. Hurrengo goizian egon zan mobimentua eta abarra. Motri ez beste danak Mendaroko erropa estuak jantzita bistau ziran. Motri ere jantzita, baina elegantzia markau aldera, beste erropa batekin agertu jakun haura. Krema pote erdi gastau zeben danen artian, eta martxa!! Neskak, handik orduerdi batera abixau ginan Lagos de Covadonga aldera, gure pankarta hartuta. Aurreko eguen batian preparau giñuan pankarta dotore askua Eibarren, eta nahikua lan erabili dogu isilian gordetzen. Baina, sorpresari eutsi guk!
Lagos de Covadongako gaina jo genduan, gure mutilek baino zatixa aurretik, eta beherantz abixau ginan gero berriz, nun leku eder bat topauko gure pankartia zabaltzeko.
Bihurgune batetik irten eta pare-parian jarri giñuan, burua altxatzeko adorez zanak ikusteko moduan. Ahuntzen pare ibili ginan harrixan gora, ganoraz lotu aldera. Dotore gerau zan. Amaiak esku finez margotutako pankartia. Igartzen da, bai, itziartar hauek pankartak eitten abilak dirala. Eguzki galdatan ixa urtu ginan, baina deskapotable deskapotable jarri ginan, lotu genittun Eibarko Sagardo Eguneko pañuelo caserituak buruan, eta dotore asko. Sekula ez dot horrenbeste “guapa” eta gisako piropoik entzun!!!! Ez dakit autoestimia urtebetez goi-goixan mantentzeko beste izango ziran, baina nik uste eutsi ahalko detsatela datorren urteko pruebara arte. Haura zan, haura, gizonezko pila!!!! Eta tartian-tartian, etxera ekartzeko moduko asko be bai, e!!! Nik ez dakit zertan ibili giñan horrenbeste urtian gabaz tabernaz taberna, luak galtzen, halako prueba batera juatia besterik ez dauanian!!!
Aurpegi onakin bistau jakuzen mutilak, Gotzon buru zebela. Nik, bai, jakin. Pena berbazko apustua besterik ez zala izan!!!! Gotzon, Unai eta Motri. Hoixe izan zan zapatuko podiuma. Hemen dauzkazue irabazliak Villa Aureako atarixan, elegante oso.
Bazkari legetxua egin, eta kalera arratsaldian. Arratsaldeko 19:00etan txorixak botatzeko besteko berua eitten zeban Cangasen, 29 bat gradu. Baina, sagarduak lagundu zeskun tente eusten. Tente eusten, eta tente askua dan bat doblatzeko be bai. JEJEJE. Cangas kolonizau genduan euskaldunok, eta gustura ibili ginan, geure jende artian. Badakizue, ondo, zelakuak garen euskaldunak!!!! Hori, bai, Irlandesera ere juan ginan, euskal musikaren faltan geure pare diranen musikia entzun aldera edo. Eta han zein topauko eta....Aitzolen media naranjia. Aitzolen erdi luzeeran, rubixa-rubixia, kuleruen tamainako prakekin, eta katiusken pareko narruzko botekin. Zeinek entendidu hori???? Gure gaztiei begixak be urten jakuezen ixa-ixa, eta zaharraguak tortikulisakin egongo dira oindiok, “ disimulo handiz” burua jiratziaren jiratziarren. ITVan kotxia rebisatzen beste denbora eman zuten batzuk hari begira.
Barruak edarki busti ostian, afaltzeko ordua. Karnizerixa erdi hustu zeban Nahiarak, eta txarrixa hiltzian besteko usaina hartu zeban gure sukaldiak. Amaia begetariana egin zitzaigun ixa, kolpetik. Parrillia estrenau ginuan, eta txarri erdi bat preparau giñuan, sutan. Jan, baina, tamainan. Han bistau zan janakin Eibar osuak be jango zeban gerra ostian.
Afaldu, botila bete orujo hustu bi-hiru lagunen artian, Aitzolen bertso sortia entzun, karrerian errepaso luuuuuuuuuuuze luzia egin, haize pixkat hartu eta halaxe erretirau ginan gehixenok. Bakar bat animau zan kalera. Arratsaldian horrenbeste jenderen artian ez zan ausartu itxuran, eta han juan zan rubixia konkistatzeko asmotan. Goizian jaiki nintzanian eta haren erropa danak sukaldian bueltaka topau nittuanian, pentsau naban rubixiakin barik leonaren batekin bueltau zala etxera, baina kolpetik andaluzen kapelia ikusi nabanian....beldurtu be egin nintzan. Eta ez da gutxiagorako, kuñatua haren kuartu berian laga gendulako lo bezperan. Berak kontau daixala zer pasau zan gaba hartan.
Iruzkinak
Lur 2010-05-25 08:00 #1
<p>Aupa mutilak!</p>
<p>Lan nahikua ein zenuten. </p>
<p>Ainara argazki geixo baditxuzu erakutsi bale?? rubixianak ez jataz asko inporta baiña karrerakuak eta gustora ikusiko nitxuzke! : p</p>
<p>Aioooo</p>
Utzi iruzkina: