Arale

A zelako erakustaldixa!

1
arale 1456130970700 Arale | 2010-07-20 09:49

A zelako erakustaldixa eman zeben nere dantza taldeko lagunek domekan, frontoian. Harmailak gainezka, eta dantzarixak, tope. Zenbat mejorau duten! A zelako inbidixia. Hori da, hori, hankak arin erabiltzia! Hemen bideo bat, gezurrik ez dotela esaten ikusteko.http://www.youtube.com/user/ERTZIL1#p/a/u/1/bHeZ0atuGr0


Enekoitz Tourrera

1
arale 1456130970700 Arale | 2010-07-18 11:59

Aurten ez dogu Tourrera juaterik izango, eta hoixe gure pena. Enekoitz bidali dogu ordezkaritzat, eta ziur gaude goi-goixan lagako dabela gure izena. Atzo entrenamendua eginda gaude bixok bizikletan. Tourmalet, Aubisque, eta beste horma handi batzuk igo behar ei dittu, eta klaro, entrenatzera zeinekin irtengo eta nerekin! Sasoiko ikusi naban nik. Animo, Enekoitz, “Alkolea, Neto, Deba eta Mendaro” bueltia osatzeko gai izan bazara, Tourmaletera derrigor igo behar dozu-eta, han jasoko dittuzun beste Aupada, eta Animo oihuekin... Eutsi goixai! (Ah, zapatuko BERRIAN, Enekoitz Lazarobaster haundi...


Gadea

2
arale 1456130970700 Arale | 2010-07-18 11:57

Gadea dozue beheko hau. De dio, zenbat hasi dan ume hau! Begi urdin-urdinak dittu, aittittanak itxura batian. Ze esango detsuet ba! Jateko modukua dau. Jaixetan Mendaro aldian ibiliko ei da, gainera, beraz izango dogu barriro ikusteko aukerarik.  


Hondarribi ezautzen

arale 1456130970700 Arale | 2010-07-18 11:51

Zapatu arratsaldian, zer egin ez genekigula-eta, Txingudi aldera jun ginan, eta han topau genittun Julen eta Ainhoa. Haien eskutik ezagutu gendun Hondarribiko parte zaharra. Gu ezagutzen gendulakuan geunden, baina, ez. Hondarribik bazter ezkutu bat ere badauka, dotoria oso. Hango erretratuak dittuzue hauek.     Erretratuko bi gizonak Aiako harriei begira topau nittun, eta argazki baten aitzakixan, hantxe egon ginan gero txatxaran.    Jatorrak gure gizonak. Udalak parte zaharra sustatzeko jarri izan balittu moduan zeunden hantxe, turismo kanpaina bateko piezak balira...


Allegau jataz Joanesen lehenengo erretratuak. Hauxe dozue. Formala ematen dau erretratuan, baina Arriola bizarrik kendu be ein barik dau erretratuan, eta ez dakit ba nik lo gutxitxo egindako itxura ez daukan...Traza kontuetan ez naiz sartuko, umiak urtebete egin arte. Zeuok esan. amarena edo aittarena irten dau?


Joanes jaixo da!

arale 1456130970700 Arale | 2010-07-09 22:04

Gabon!!! Beste bat gehixau gara atzotik. Joanes jaixo da, Itxaro eta Arriolan semia. Atzo, uztailaren 8xan, jaixo zan, San Fermin Txiki egunez. Erretraturik ez daukat oindiok, baina jirau bezain laster igoko dot hona. Zorixonak, pareja, eta ongi-etorri, zuri, Joanes.


Santanetako erretratuak

1
arale 1456130970700 Arale | 2010-07-09 12:36

Ieup, danoi!Mendaroko santanetako erretratu txulorik ba al dakazue? Politten bat baldin badakazue bidali astelehenerako bai?? Merzi


Ametsak ihes

arale 1456130970700 Arale | 2010-07-07 21:52

Mundu hau petrala dala! Ametsen ametsa gaur amaittu da, bosgarren etapan. Ez dau deretxoik. Tourrera irten bezperan alkarrekin egon ginan Etxebarrin barriketan, eta sekulako ilusiua zeukan. "Lehenengo astia jausi barik pasatzen badou eingou ahalegiñe". Halaxe esan zestan, baina akabo, ihes ein dau gure ametsak. Pirineotan haginak estututa ikusi nahi gendun, eskapadaren baten sartuta, eta kaka!!!! negar malkotan agertu jaku telebistan, ukondo dana haundi haundi eginda. Lepauztaia apurtu ei dau, klabikulia.Tourra ez da atzo zana gure etxian. Animo, Amets. Eutsi goixa...


Zorionak, Makcim!

2
arale 1456130970700 Arale | 2010-06-29 21:13

Zorionak, Makcim! Вітаємо MAKCIM!!!!! Вітаємо Як давно ви завершили? Я сподіваюся, ви передаєте його дуже добре в цей день. Ти вже з'їв пиріг? Тепер ми будемо бачити Вас в суботу і я буду святкувати. Великий поцілунок. Itzulpena hauxe, hiztegixan arabera. Zorionak! Zenbat urte bete dittuzu? Ondo-ondo pasa zure eguna. Jan al dezu tarta osua? Zapatuan ikusiko dugu elkar, eta ospatuko dugu behar den moduan. Muxu handi bat. Eta behekua, zorionak zuri, ukranieraz. Hala omen. З Днем Народження Вас, З Днем Народження Вас. З Днем Народження MAKCIMЗ Днем Народження, до вас ...


Asteburu bikaina!

arale 1456130970700 Arale | 2010-06-28 08:36


arale 1456130970700

Lagunarteko bloga da hau, eta beraz, ez espero hausnarketa sakonik, ezta informazio landurik ere. Geure artean komunikatzeko erabiliko dugu, gure afari eta afal-ostekoez solasteko, eta bide batez, plan berriak sortzeko. Blogaren izenburuaren gaineko azalpenak sobera daude. Arale eta dragoi bolarekin hazi ginen, besterik ez. Gustuko baduzue, ondo, eta bestela ere, guri bost!.