Hondarribi ezautzen
Zapatu arratsaldian, zer egin ez genekigula-eta, Txingudi aldera jun ginan, eta han topau genittun Julen eta Ainhoa. Haien eskutik ezagutu gendun Hondarribiko parte zaharra. Gu ezagutzen gendulakuan geunden, baina, ez. Hondarribik bazter ezkutu bat ere badauka, dotoria oso. Hango erretratuak dittuzue hauek.
Erretratuko bi gizonak Aiako harriei begira topau nittun, eta argazki baten aitzakixan, hantxe egon ginan gero txatxaran.
Jatorrak gure gizonak. Udalak parte zaharra sustatzeko jarri izan balittu moduan zeunden hantxe, turismo kanpaina bateko piezak balira legez. “Hemen inguruan txapeldun bakarrak gu izango gara”. Bai, hoixe. Erretratuko hauexek dittuzue Hondarribiko TXAPELDUNAK! Izan zaitteztela txapeldun urte askuan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: