Bi egun Urepelen
Zapatuan abixau giñan Urepelerantz, bazkalostian. Urtiak daroiagoz Urepeleko artzaia nun ote dagoen galdezka, eta topatzeko sasoia bazala pentsau giñuan. Halaxe, gure Xalbador haundixan bila irten giñan zazpi lagun: Horrillo, Mendi, Aitzol, Borja eta Amaia, eta Ander eta ni neu, eta Julen batu jakun gero, domekan. Hilabeterako beste erropa hartuta abixau giñan, eguraldi txarra iragarri zebela-eta. Bi orduko bidia egin gendun, harik eta Urepelera allegau arte, eta hara iritsi eta lau katu han. Munduan azkenera allegau giñala ematen zeban. Iñor ez kalian, eta gu hantxe, Erramunen billa. Ez, ez, ez naiz Erramun Martikorenaz ari. Itxaron aitta da Erramun, bere traza-trazako gizona.
Baiña han ez zan Erramunik. Mutrikuarrak eta Ondarrutar banaka bat. Besterik ez gendun topau. Lotarako lekua erakutsi zeskuen, eta aitortuko detsuet mundua jausi jatala gaiñera nun lo egin behar naban ikusi nabanian. Ohol mehe batek separauta, dozenaka ohe, dutxako kortina ate legez zutenak. Jun ginan, Corte Ingleseko rebajetan andren legez, korrika baten, ohia harrapatzera, baiña danontzako oherik ez eskola hartan. Halako baten etorri zan Jose Mari, San Pedron pare dozenaka giltz eskuan hartuta. Zabaldu zeban beste gela handi bat, eta han hogeitaka ohe, bata bestiaren onduan, erdixan dantzarako lekua zebela. Hauraxe gure zapatuko habixia.
Ohia harrapauta taberna bila hasi ginan, herri fantasma hartan. Inor ez kalian, eta hostaltxo bat plazan. Jokua egingo neuke gu sartu giñanian beste jende ez zebala ikusi andra hark tabernan batera sartzen. Estresau giñuan andria!!! Patata zorro bakarra zeukan, eta hauraxe jan eta kalera, beste taberna baten bila. 700 bat metro egin genittun oinez (batzuentzat 200 metro, eta bestientzat kilometro pasa. Oinen arabera neurtuko zeben edo, eta oinetik oinera...)
Frontoian afaritarako mahaixak prest-prest zittuen gure mutrikuarrek eta jarri eta afaldu besterik ez gendun egin. Tarteka, Xandarineko ahizpak irtetzen ziran oholtzara kantura, eta geuk ere eitten gendun gure ahalegintxua mahaittik bertatik.
Dotore juan zan afalordua, eta zer esanik ez afalostekua. Todoterrenua gurekin zan eta jarri zaban, bai, girua. Panderuari, albokiari, sokiari....danari eitten zetsan kolpe gure Aitzolek, gustukuari izan ezik.
Markia da gero! Banakua dantzatzen ikusi nittun Aitzol eta Ander, eta panderuan be saiatu zan Mendi.
Aitzol, berriz, esandakua: danian. Bertsotan be jardun zeban, fin-fin. Halako batian, kazore kuadrilla bat agertu ziran, eta tartian, balantza hona eta balantza hara zebillen gizon morrosko bat be bai, gerrako jantzitta. Harek zeukan harek artalia!!! Aitzol eta bere lagunak bertsotan hasten ziranian, orduantxe ekiten zetsan harek be kantuari. A zelako barriak egin genittun.
Halako batian, iji eta aja genbiltzanian, Mutrikuarrek bota zeben erronka. Ezetz mendaroarrek sokatiran irabazi!!!! Ezetz??? zeinek esan dau ezetz???? Han juan giñan serixo demonio sokiari tira egittera, eta isildu genittun profesionalak be.
Gaur, barriz, ondorena pagatzen nabil hemen. Eskumako besua jaso be ezin dot egin, eta gerrixa, berriz, ziharo gogortu jata. Enfin. Ez dakit zapatuko sokatiriana izan zan, edo domekako trontza egitiana dan, baina holaxe nago gaur, enborra baiño gogorragua.
Zapatu gaba begirik itxi barik pasau genduan. Gure koarto hartan ezin zan lorik egin. Bataren zurruka, bestiarin puskarra eta hurrenguaren estul-hotsa. Horror. Baina esnatu zan eguna, eta martxa berriro ere. Xalbadorren bordara juatia beste baterako laga gendun eta plazara batu giñan, herri kiroletara. Jardun genduan han ere, uste baino hobeto gaiñera. Eta herri kiroletatik, Osintxukuen dantza ikuskizuna ikustera. Haura zan haura dantza egittia!!!! Sekula halakorik!!! Dantzaren ostian, bazkaltzera. Mahaixak zerbitzen jardun gendun, itxuroso, iñor zikindu barik. Hori bai, nere prakak eta kamisetia ikusteko modukuak daude!!!!!
Kantuan be egin gendun, eta bertso saioa ere izan zan. Hiru bertsolari haundi, erretiratzeko moduan dauan gai-jartzailliaren agindutara. Bertsotarako onak batzia inportantia da, baiña gai jartzaile onak zenbat hobetu dezakeen bertso saio bat. Ai, ene!!!! Holaxe jun da ba gure Urepeleko abenturia. Aitzolek hurrengo urtian be jungo giñala esan zetsen bertsotan, eta jungo gara, bai.
Iruzkinak
Horrillo 2010-10-12 13:09 #1
Kronikia... primerakua. Astebukaera oso ona pasa gendun, nahiz eta eguraldixak ez zigun lagundu. Hurrengo urtean? Ba baita ere han izatea espero det, hori bai lotarako asuntuari irtenbidea emanez, je, je!!
Utzi iruzkina: