Aiastia-San Migel
Bueno, banator
Kapritxoso jarri jata ordenadora, eta berandu baten, baina hemen nator zoriondu beharrekuen zerrenda luziakin. Lisbeth eta Txort izan ziran lehenengo, Amaia eta Borja gero, Eukene hurrengo, Gotzon eta Maite Maiora gero, Iñigo ondoren, eta Manex haundixa gaur. Igual bakarren bat ahaztuko jata, gainera!! Mila zorion danori eta ongi etorri zuri, Miren.
Zenbat zelebrazio egunotan!!!!. Kirol arluan, zapatuan, sekulako erakustaldixa eman zeben Gotzonek eta Maite Maiorak Olaztin. Bata, Euskadiko txapeldun 23 urtez azpikuetan, eta bestia, hirugarren Alica Olazabalen eta Nerea Amilibiaren atzetik. Demasa. Domekan, barriz, hiru mendaroar San Migelgo Igoeran: Igor Rey, Apeas eta Iñigo. Hantxe agertu ziran hirurak gora, zein baino zein. Hiruretan azkarrena Iñigo. Eibartar txikixa bistau zalako, bestela bigarren txapela ekarri zeban handik Mendaro aldera. Eibartarrak diran lekuan ordia....Hemen atzoko bi erretrato, sufrimenduaren erakusgarri.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: