Regreso al pasado 3

arale 1456130970700 Arale | 2009-03-08 20:44

Regreso al futuro barik Regreso al pasado euki genduan zapatuan, Mendaron geldittu ginanok.

Antzerkira juteko tentauta ibili nintzan ni neu, baina zertara juan aktoriekin aurrez aurre egoteko aukeria euki ostian? Hantxe agertu ziran "famosuak" Txirristaka aurrera, motxailen itxurako furgoneta zuri baten. Tximista, beste tipa bat, eta selektibidadeko letretako azterketak neri esker aprobau zittuan bat. Antzokixa nun zeuan galdezka etorri jakuzen, eta oihanian galdutako tribu batera "zuri" bat agertzen danian jarri ohi dabien moduko aurpegixakin beittu genien guk. Han hasi ginan, txandarik hartu ezinda, danok batera berbetan, al más estilo Kalaka. Ez daukat garbi Antzokira bideratu zittuan Unaik, edo bere etxera, baina seguru nau hango jardunian ez zutela hitz erdi bat entendidu, eta frontoira orduko hasi zirala beste norbaiti galdezka. Eta furgonetiak bueltia eman orduko...gure Mendik, aldamenetik, bere tenor ahotsakin: "Famosuak dira!!!". Garbi esango detsuet. Ez dakit zeinen antzerkixa izango zan hobia, Mendarora etorri ziran aktore profesionalena, edo guria, ze harek behintzat majo barre egingo zeben gure kontura zapatuan.

Poteua amaittu, eta Leonera afaltzera. Hantxe ezagutu nittuan Mendaron ezagutzeko falta jatazen bi pertsonajiak (seguru agertuko dala besteren bat...). MachuPichu bi, koka maskatzetik zuzenian Leonera, nere umetako zibak ein ohi zeban balantzak baino handixauak eginez, alderik alde. Ikustekua zan haren jarduna, eta ikustekua bixetako batek eskaini zeskun dantza erakustaldixa. Perreuan jo ta sua jardun zeban bere lagun imaginarioren batekin-edo (ni en Cuba he visto yo semejante espectáculo), eta bixen bittartian, bestia, berakin sartu zana, tente egoten ez zala, barrari eutsiz. Benetan, Karnabaletakuak eta zapatukuak ikusita, banago Ban-Ki Moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusixai deitzeko be, Mendaron Unescon bulegoren bat zabaldu daixan eskatzeko. Eta holaxe jun zan gure afarixa. Idurre Mendikin enparejau gendun, badaezpada be, ze gure MachuPichu harek solte ikusten zeben edozeini kolpe eitteko itxuria zuten.

Leonetik Txirrisera, a la máquina del tiempo. Unai, ordurako animauta zebilen, eta makinan bera sartzia pentsau gendun. Egixa esan, ez dot uste gure erabakixa izan zanik. Nik uste bere kabuz sartu zala, San Miguelek adoretuta (zerbezek, eh? ez gero pentsau Santana jausi dala eta San Miguelengana juan danik, babes eske). 2001ra juan zan geuk jakin barik, eta handik 1994ra. Hemen, makinan atzera eginda, Unai, eta Ander, urte hartako pichichia.

Makinan sartu, eta Mendaroko Rotondan ikusi genduan, bere futboleko sakua lepuan zebala, eta hurrengo, bizardun batekin kotxe zuri baten sartzen ikusi gendun. Serixo. Txirrisen zeharo gizondu jakun Unai, eta bere ilobak bagina legez, hasi jakun berbetan. "Nik 12 urte nittuanian, tipo horrekin juaten nintzan Debara. Neretzako asko da gizon hori. Kotxe zuri bat, dana kez beteta, eta han juaten ginan gu". Zerbeziari zurrutada bat, zigarruai tirakada bat, eta berriz. "Nik 12 urte nittuanian, tipo horrekin juaten nintzan Debara. Neretzako asko da gizon hori. Kotxe zuri bat, dana kez beteta, eta ni barrura". Eta handik lasterrera, berriz. "Nik 12 urte nittuanian, tipo horrekin juaten nintzan Debara. Neretzako asko da gizon hori. Kotxe zuri bat, dana kez beteta, eta ni barrura". Makinan sartziakin batera rallau ein jakon diskua, eta jokua egingo neuke, han geundenotatik inork ez dogula sekula ahaztuko Unaik 12 urte zittuaneko pasadizo hori . Ezta, apendizetik operau zutenekuak be. Imaginau: Unai, ospitallian, ohian etzanda, enfermeria albo baten, eta ama eta Miren bestian. Txisa egiteko eske danak, sondakin mehatxatzen, eta gure Unaik ezin, etzanda dauala txisik egin. Eta bestiak, dale, eurenian. Eta Unaik hankak ikusi bai, eta mobittu nahi, baina ezin. Aparatua be hantxe, baina ezin txisik egin. Ebakuntza gelatik, Hamaika Bateko entrenamenduetara saltoka euki ginttuan Unaik. Eta halako baten, hasi da entrenadore izan zutenari onenak izan zirala esan zezan tentatzen, begiratu dau albo batera, eta han bota dau serio, Anderri begira: "A éste le fiche yo y fue pichichi". Duda barik, Muñozen momento de gloria izan zan zapatu gabekua. Ez zeukan etxeratzeko prisarik, baina zerbeza botillia bota zebala konturatu zanian, hobeto pentsau eta Garagartzarako taxisera apuntatzia erabaki zeban. Un grande.

Han juan giñan Garagartzaruntz, Idu, Unai, Ander eta laurok. Kargauen zein zauan igarrikua zan (edo bestiek hobeto disimulatzen zuten), baina nerekin etxeratu zan bat be.......Portalera sartziakin batera, lo zeuden apurrak esnatzia pentsau zeban, eta han bota zittuan Ikean erositako traste danak lurrera, tartian burdinazko taburete bat. Santanako harrixek ataratako burrunbadiaren halako bi entzun zan han. Desde entonces ando evitando a los vecinos, baina ez inori esan, eh????


Utzi iruzkina: