SANTA ESKIAN

arale 1456130970700 Arale | 2009-02-08 21:31
4

  

Ez dago egin ez danaz damutzia baino gauza txarragorik. Aspaldi entzun netsan hoixe gure aitxitxai, eta behin baino gehixautan akordau nintzan atzo. Zaharra ez da izandakua, luzaro izan dana baizik, eta harek bazekixan, bai, zeozer. Barixaku gabian atzera egin naban, eguraldixa eta lo faltaren aitzakixan, eta damutu nintzan, bai, atzo. Goizeko 8:30ean zeuazen geldittuta Enparantzan, baina ez nittuan iluntzera arte ikusi. Hantxe zeuden, Txirristakan, Igor soinuakin (zelan zan poesia haura??? Érase un hombre pegado a una nariz….. ez, ez, érase un hombre pegado a un acordeón), Mendi kantuan, Gotzon paretari eusten, eta Aitzol kopletan, txapela brotxa fineko pinttorien moduan, albo batera eginda. Tabernara sartu eta hantxe jaso nittuan lehenengo lorak, kopla doinuan. Han egon zeikian, bai, gustura, baina klaro, lorarik jaso ez zebenak aspertu ziran eta….hantxe laga genittun. Haiengandik ihesi ibili ginan hiru bat tabernatan, harik eta plazako tabernan (izenik ez dot jarriko, badaezpada) barriro topo egin genuan arte.

 

Hiru urte sartu barik. 1.095 egun taberna hori zapaltzeke, 26.280 minutu norbere duintasunari tinko eusten, eta halako baten bete da adorez, eta sartu da soinu-eta guzti barrura, birritan pentsau barik, alkoholak berotuta. Beste zerbait merezi zeben harek entzutia, bai, berba gordin bat edo beste tartian, baina beste horren faltan, soinua entzun zeben tabernakuek. Oraintxe, santa eskekua, gero “Egun da santimamiñe”, santa eskian atzera be, eta santimamiñera osteratxua ostera. Tekla bat edo beste alpertu ziran, eta hantxe kieto gelditzia erabaki zeben, baina han zeuan beti SATekua prest, kutxillua eskuan, besteri ezian, soinuari eskua sartzeko prest.

 

Goserik ez zan artian, baina afaldu legia ere egin behar dabela "gizonak", eta hantxe abixau ginan Elgoibarrera, Bodegoirantz, bi kotxetan. Batian, formaltxuenak, eta bestian, ardi galduak. Azken horien artian, Sora, txofer; Txort, Mendi eta neu atzian, eta gure soinujolia aurrean, isildu be egin barik. “Ezin juau isilduuuuuuu”, eta hantxe, sua!!!! Sora, albozka jarrita, eta Igor, asientua Mendin hanka tarteraino atzera bota, eta zabal-zabal gizona, artistei tokatzen jakuen eran. Sartu ginan kalejiran Bodegoira, eta topau zeben andrarik lehorrena bidali zeskuen zerbitzera. Jabiak pentsauko zeban itxurako zerbitzari bat bidali ezkero, galtzeko arrisku galanta zeukala gurekin, eta sarjentua bidali zeskun. Ez zan, baina, han giro, eta kosta jakon hango soldauak arrastuan sartzia. Aldameneko mahaixan kutxillo danak desagertu ziran (SATekuak estrella barik agertu ziran ta…), eta txipiroien tinta baltzian galdu zan ixa-ixa soinuan tripak eusteko tornillo moduko bat, baina ez. Soltau eta lotu; lotu eta soltau, eta soinuan tekla alperra kieto hantxe. Ordurako, baina, soinua fin jotzeko  tekla horren beharrik ez zeukala jabetuta zeuan gure Erregia, eta hari beittu be ein barik, segi bestiekin: Ointxe santa eskian, gero Santimamiñeri kantuan, atzera be santa eskian, ostera be santimamiñe….80 urtian jo barik egonda be, ez jakoz bi pieza hoiek ahaztuko, eta ezta bestiori be!!!

 

Lotu zeban lepuan serbilletia, sarjentuak alde egin zeban baten, eta kuartel hartatik zapi horixe reskatatzia jarri zeban helburu. Ez zeban erraza emoten, baina ezinezkoua bez. Afaldu genduan bapo, poltsikuak hustu zeskuezen, eta soinu hotsian kanpora. Irten ginan atetik, harro, serbilletia ataratzia lortu gendula eta, eta atarixan bertan lehenengo bertsua Mendik:

Santa Agenda eguna da gaur / eta hemen gabiz kantuan /  serbilletia atara dogu / ta baguaz pozik etxera

 

Orrua handi bat bota, eta gure azañiakin gustura gindoiazela, e han nun agertzen dan sargentua atera, atentziua deitzera. Batzuk aguro kotxera, lotsian lotsiakin, eta beste batzuk errebentau ginan ixa hantxe, barrriaren barriakin. Gure soinua soinujoliari pegauta, eta soinujolia lurra jo beharrian, barre batian. Sorita, kotxian, lehertu beharrian; txort, patxaranan  kolorekua, eta Mendi sarjentuangana, belarrixak bajauta, barre bat atarako ziolakuan….baina ez!!!!! Serbilleta bana kobrau zeskuen atzoko afarixakin batera, baina ez zeskuen bakar bat ataratzen laga. Sartu ginan kotxian, eta soinuaren ritmora abixau ginan Mendaroruntz. Bidian, "moko barren" gelditzia ez litzatekeela txarrena izango bota neban erdi ahopian, eta Erregiak entzun!!!!!.

 

Sorak kotxia baztertu, eta hantxe sartu ginan barrura, soinuan atzetik. Atian, tabernara albozka sartu zan bat jarri zeskuen ongi-etorrixa emoten. Haura, zan, haura, panoramia! Bi lagun barra barruan, beste bi mahai banatan jarrita, eta hiru barra bueltan, tartian harreran topau giñuana. Ordurako eztarrixak lehortu antzian genittuan, eta eskatu giñuan edana. Bi gin-kas, patxarana, pika bat eta beste zerbait, eta dirurik ez inork. Burura etorri jatan, baina kantau barik geldittu nintzan: “Ez gabiz oso aberats diruz, ezta ere oinetakoz, baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogoz”.

 

Camilon kontura busti giñuan eztarrixa, eta trukian, amaitzen ez zan pieza batekin hasi zan Igor. Remix eta guzti. Hori zan, hori, jo beharra. Tabernarixa be jarri genduan kantuan, eta kioskuai begira jarri, eta bota zigun Mendik gabeko koplaik onena. Rebistia eskuan hartu, hango azalian hotz itxura asko barik zeuan moreniantzako lehenengua. Sentitzeot, baina, ez daukat goguan, eta eukita ere ez nuke dana hemen jarriko. Aurria eta atzia zein zan ezin bereiztuta jardun zeban Mendik hari bertsotan. Ona.

 

Eta halako baten……txorizo pintxua eskatzeko puntuan ginala, han nun zabaltzen dan atia eta sartzen diran brigadako bi, okerreko atia zabaldu eta infernuan sartu ziran itxuran, susto aurpegixakin. “Me han pillau”. Zein agertuko han, eta gure alboko baserriko bat. Lurrian zuloren bat topau izan banu hantxe nintzan ezkutau, baina ez, taberna dotoria izan haura eta…..hantxe eutsi netsan nere duintasunari, aurretik Igorrek bere “lagunen” tabernara sartu zanian erakutsitako tenple berarekin. Buff!:. Egixa esan, ezin da han kontautakua deskribatu, baina benetan esan leiket, aspaldi ez nebala nik han beste barre egin. Baria be etorri jatan, eta txuleta onenari be haginka egin ezineko moduan jarri jatan mandibulia, barrian barriakin mindu-mindu eginda. Demasa. Atzokuan ostian, laster dot nik Athleticeko posterra kendu eta nere bi idolouen argazkixak jarri haren lekuan. Santa eskeko zuen argazkixak behar dittu, Igor eta Mendi. Eta benetan esaten detsuet, datorren urtian ez dotela fallorik egingo.

 

Eukene

Eukene 2009-02-08 22:10 #1

Ainara

Ainara 2009-02-09 14:35 #2

Eukene!!!! Ez dozula ezer idatzi!!!!

Eukene

Eukene 2009-02-09 21:41 #3

Jope, idatzi nuan baina ezta azaldu!zeoze ingo nuan geizki.&nbsp; Esaten nizun, larunbatian enitzala eon baiña zure kronikia irakurtzen demaseko barriak bota ditxutela.<br>&nbsp; Ta pena bat dan arren, egun hortako argazki bakarretarikua Luis Ertzainak atea zitxula, galdetu Anderri zein dan, ta ia lortzen ditxuzun (Mendaroko personaje bat da, nola ez)<br>p.d: ia oinguan ondo idazten deten<br>

Ainara

Ainara 2009-02-10 10:26 #4

Nere kontu argazki hori lortzia. Ez da ba Mendin lagunan gizona izango hori, ezta??? Ze, los amigos de mis amigos son mis amigos. O no? hori bada igual.....Saiuko naz, hala ere.


Utzi iruzkina: