Gaupasan kantuan

arale 1456130970700 Arale | 2008-12-31 14:08

Demasa. Itzela. Ikaragarrixa. Ikusgarrixa. Mundiala. La hostia!!!!! Sekula halakorik....Ederto pasau giñuan Gaupasan astelehenian, eta kabitxu ezinda bueltau ginan etxera, batzuk behintzat. Umien pare pasau ginuan, eta Ainhoa Artetan inbidixa barik kantau. Ilunpian allegau nintzan ni Gaupasara, gaixuak bisitau ostian, eta hango atia iregi ta hantxe ke artian buru mordo bat, klin-klin-klinen ordura allegauta, motorrak bero antzian. Berakatz-sopa gozoren bat janda, kanturako prest danak. Berakatz-sopia jatekuetan azkena dala esandako batek be birritan jan ei zeban, eta ez zan, ez, makala egon behar!!!. Zorixonak kozineruai, benetan Labeldun sukaldarixa. Paparrian bordautako letrek ondo asko esaten zeben, bai, ze kalidadetako sukaldarixa dan gure Enekoitz.

A zan egonezina.

Bost-sei liburu mardul mahaixan, kanturako eztarri ugari mahai bueltan, eta punta-puntako bi musiko, ertz baten. Bat, bat, bat, va, va, si, si, si, bai, bai....eta aurrera. Gure Txirristakako nagusixa direktore eta aktore, eta albuan, artian izenik bako biolinista mundiala. Artañola edo halakoren bat. Oso altu ez dot esango ze ez nau oso seguru, baina ez dot uste lar urruti nabilenik. Gainera, atzoko Mendaroren 25. urtemugako bideua ikusita, jokua eingo neuke Plazakua dala. JEJEJEJEJEJEJE (Por cierto, ia zeinek laguntzen destan egunen baten Mendaroko leize ezkutu horiek, Plaza, Arno, Jotaerre mendixa eta Garagartzako elizia ezagutzera). Bueno, a lo que iba. Amelingo flautistiak lehenengo akorderako sagu mordo bat ei zittun atzetik, eta saguen faltan, gure Artañolak biolina hartu orduko han nintzan ni hari edonora segitzeko prest. Hori zan, hori, biolina  jotzia!!!!!! Ziharo enamorauta bueltau nintzan ni, eta aitortzera ez dira ausartuko igual, baina lepua jarriko neuke beste mordo bat ere nere antzera zebizela. Eh, Motri???

Xabier Lete, Mikel Laboa "Jainkoa", Benito Lertxundi eta baitta Irlandatik ekarritako doinu herrikoi batzuk be bai, txalo eta guzti. Han ez zan ezer falta izan. Repertorixo osua ez zan amaittu, baina hurreratuko zan azkenera. Azkenak irten ziranek emango deskue horren berri, ze nik neuk, pena handixakin, baina aurretik alde ein behar izan naban, zain nittuan-eta Eibarren txapel gorrixak, putz eginarazteko. Harei purrustada bat bota, eta etxera, Izarren hautsa kantau eta Laboakin Donostiako Antiguan eindako poteo edarrak goguan. Bentatik bentara, halaxe ibiltzen ginan gu han. Han ere bai.

Kantau giñuazen danak, batzuk altuo, beste batzuk apalago, baina 6tik gora bai, danok be. Liburu eta guzti be, letren bertsio kuriosoren bat ere aittu genduan, mahaixan bestaldetik.  "Herribera, herribera, zure bi iztar artera" eta halakuak. Txisparik ez zan falta izan. Ointxe barruraino iristen diran abesti horretako bat, eta gero Juanjok bakarrik ezagutzen zeban beste horretako bat. Eta eskerrak, ze gure Motrin lepo aldeko zaina handitzen-handitzen ari zan, eta haren aurpegixak hartzen zeban gorritxuakin....zeozerk emateko be!!!! Neurrixa hartu beharra zeuan, ze hainbeste emozio....

Eukene, tribunan, lehenengo filan, jertse berdia gerrira lotu, eta jo ta sua kantuan, eskuak zabaldu eta itxi, hango gure Orfeoia zuzentzen. Albuan, Mari, kantuan, harik eta bideua grabatzen ari zala konturau zan arte. Beste albuan, Motri, tomatia baino gorrixau einda, dragoien antzera, keia bota eta bota ahotik. Alboratxuo Lurdes, fin kantuan. Ez zan harek ez zekin kanturik han!!!. Sora, gero. Esku batian Gin-kasa, eta bestian zigarrua, Matalazi deika. "Matalaz, matalaz...." halaxe jardun zeban orruaka hamar bat minutuz, como si le fuera la vida en ello. Amaia alboratxuo, su onduan, liburuari beittu be ein barik kantuan. Baztarrian, Txort eta Mendi, kariñoso oso, elkarri helduta, baina nor bere ritmora kantuan. Tarteka Mr Beanen "aleluya" dihadarren pareko batzuk bota eta aurrera.

Maiora gero, Herriberaren bi iztar artia burutik kendu ezinda-edo, serixo, eta onduan Horrillo, kantuan, serio demonio, elkarri beittu be ein barik, ez despistatze aldera edo. Eta beste ertz-ertzian, los primos, formal, etxian jabien tokatzen jakuen eran. Eta Enekoitz, hara eta hona, Gin-kas bat hartu eta beste bat laga, barra ostian dantzan ein, eta mingaina astuntzen hasita.Ordurako, Borjita erretirauta zeuan etxera, gaixo, eta Edurne be bai, nik igarri be ein orduko. Ta bestiok hantxe, quieeeeeeeeeto!!! Zelan jun etxera halako espektakulua lagata????? Bai, asmau dozue, pena handixakin, eta barriro halako kantu-afari bat noiz egingo dan pentsatzen. Ia ba, zeuk esango dozue.

Mila esker, Motri, gonbidapenagaittik; eskerrik asko, zuri, Lazkano, atiak zabaltzearren, eta zer esanik ez zuei, Juanjo eta Artañola, hango espektakuluagaittik. Gainerakuoi esker mila, hain ondo hartu izanagaittik, eta hurrengora arte. Eta bide batez, ondo-ondo pasau urtezahar gaba, eta ein topa nere partez be, gaurko gaba ohian eingo dot-eta. Zerua irabazitta daukat nik. Hiru eguneko bisitetan birus danak neretzako hartu, eta mendaroar danak sendau dittut urtezahar gabarako, eta neu gaixotu.

 URTE BARRI ON, DANOI!!!

 P.D. Bideo edar askuak be badittut, baina baimen barik ez naz ausartzen Internetera igotzen. Pasako dizkizuet. Gaur gabian zuen esku lagatzen dot gure musiko partikularrai nere partez zorionak eta eskerrak ematia.

BAIMENAK LORTUTA, HEMEN BIDEO BAT:

http://www.youtube.com/watch?v=ZxsPsrBNe4k

 

 


Utzi iruzkina: