Sustua denboraldi amaieran
Ieup!!!
Atzo izan zan Mendaroko Txirrindulari Elkartiak antolatuta, denboraldi amaierako irteera, eta ez genduan susto makala hartu. Pelotoia Elgoibarko sarreran geldi, eta aurrerago, anbulantziak, ertzainak, eta bost bat kotxe geldi. Ordurako, altxauta zuten gure Borja lurretik, eta eskerrak, ze nik ikusi banu, jokua ez nintzala baztarra jo barik pasauko handik. Bueno, lepauztaia apurtu dau Borjak, baina ez dau umorerik galdu.
Atzoko irteerako argazkixa hor goixan. Gero zetorrena jakin balu....Animo, Borja!!! Lesiuan aitzakixan zenbat igurtzi hartu behar dittuzun zuk orain. Hori, bai, hori PAOTXa!
Iruzkinak
Lur 2009-10-26 10:24 #1
<p>Sustua galanta!!! ala ere zuk esaten dezuna, umoria ez jako falta. Ospitxalian ni berai zapatilak lotzen ta kantuan zabilen mutila, bazkarira ailauko ote zan pentsatzen. Oain hor dabil, bere despedida egunian, Azpeitiko Josebak esaten zuan moduan..... "Saca pecho y..... acaba!!! " </p>
<p> </p>
Utzi iruzkina: