Maiora, txapeldun
Goizian buelta erdi eman, eta ohian gelditzekotan be egon naiz, baina merezi izan dau ahalegin bat egin eta Donostiara jutiak. Espediziua jun gara bi kotxetan, Maiora ikustera. A ze erakustaldixa!!!! Maratoi erdixa egin, eta entrenamenduan ari balitz moduan pasau da gure aurretik, Asier Cuevasekin berbetan. Muy grande. Eta ku kabidu ezinda, bide baztarrian. Hamar lagun bai gu, eta zortzi erloju, denborak hartzen. "Baietz, baietz, egin dezakeela!". Besterik pentsau al dau ba norbaitek hara juan aurretik!!!!! Pentsau eta egin. Han sartu da gure Maiora Anoetako estadiumian, sasoiko eta indarrez. 2:27:10eko denbora egin dau oso oker ez banago.
Gure aupa hotsak Maulen be entzungo zittuen gaur. Sartzen ikusi dogu, txapeldun handixen pare, eta korrika batian barrura geu be. Altabozetatik Iker Maioran izena lau haizetara, eta haizian pare bera barrura, besuak altxata. Lortu dau bere helburua, eta Gipuzkoako lehenengo be egin dau. Podiumian ikusi dogu, eta gutxi falta izan jaku malko bat edo beste isurtzeko. Zorixonak, Maiora! Zu, bai, zu haundixa!!!!!!! Ferixa egunian badaukagu zer zelebrau, lehendik ez baldin bageneukan behintzat.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: