Egunkaria
Aupa, lagunak!
Orainguan ez nator afari proposamen batekin. Euskaldunon Egunkariaren harira idazten detsuet. Jakingo dozuen moduan, prebisiorik txarrenak bete egin dira, fiskalak berak be auzia ixteko eskatu arren, epaiketa egingo dalako, herri akusazioaren bultzadarekin. Prebisio txarrenak bete direla diñot ze epaiketa egitera iritsi badira, oso litekeena da sententzia kondenatorioa izatia. Hori dala-eta, jendia informatze aldera, hainbat ekitaldi antolatzen gabiz Egunkariko langile ohiak, garai batian herri batzordietan ibili ziranekin elkarlanian.
Kontua larrixa da oso, baina ondo dakigu gaur egungo egoera zein dan, eta momentuz helburu apalak jarri dittugu. Asmua da herri mailan argazki bat ateratzia, ahalik eta jende gehixenarekin, Egunkariako auzipetuei babesa erakusteko. Bueno, hori eta bonuak eta kamisetak saltzia, klaro (10 euro eta 50 euroko bonuak dauz, eta kamisetak hamar eurotan dauz salgai).
Horretarako, Mendaron zuen laguntza eskertuko neuke. Ia, labur bada be, kontauko detsuet zer dan kontua. Ziurrenik epaiketa azaroaren 10ian hasiko da. Ordurako, itxiera zer izan zan eta zer ekarri zeban gogorarazi nahi jako jendiari, eta, bide batez, azaldu zelan dauan kontua. Izan be, askok pentsatzen dabe amaittu zala kontu guzti haura. Bueno, ba epaiketa hasi aurreko zapatuan manifestazio handi bat egin nahi da. Aurrez, baina, nahi da herri bakoitzian jende mordo bat batu eta argazki bat ataratzia, auzipetuei babesa erakusteko.
Bueno, ba hoixe. Nahi neuke Mendaron taldetxo bat batzia, hau dana martxan jartzeko. Ez zaittuet konprometidu nahi, baina apur bat laguntzeko prest dauanan deixa gustura hartuko dot nik. Besterik gabe, eskerrik asko.
Iruzkinak
paotx79 2009-10-22 19:30 #1
Aupa!!<br />Amaia eta nerekin kontau. Ahal degun guztian lagunduko degu: bonoa erosi eta saltzen, nikiekin berdin, kartelak ipintzen... In bihar dan guztirako abisau gu jungo gea ta.<br />Egunkaria aurrera!!!<br />Faxistak pikutara!!<br />
Utzi iruzkina: