Amaian despedidia

arale 1456130970700 Arale | 2009-08-31 19:59
1

Zapatuan, hilan 29xan, ein genduan Amaian despedidia. Ez dogu gure gogoz bidali, ez pentsa, bere erabakixa izan da. Irailaren 26xan ezkonduen taldera pasauko da, eta halako kontu batek merezi zeban bazkari on bat, eta osteko juerga bat. Landanian egin genduan bazkarixa. Ondo jan, sagardo reserbak amaittu eta primeran juan zan bazkalordua. Sorpresa bat be enkargau giñuan, eta han ekarri zioten Amaiari.......e.........zera...........platano bat, bete-betia. Kostau jakon haginkadia ematia, ez pentsa. Hainbeste tardatzen zebala ikusita, ixa hanka be ein zion plateretik, baina azkenian kendu zion zatixa. Igual izango da beharrik ez dakala, baina momentu baten pentsau neban ez ote zion haginka egin behar ere. Nere lagun batek beti esaten dau halako gauzak ezkondutakuan jarri behar izaten dirala, eta ez ezkondu aurretik, solterotan aseta egoten dala bat-eta. Ez dakit holan izango dan, eta igual ezkonduren batek argittu beharko desku hori. Landanetik, Elgoibarrera. Hango jendian adinaren batazbestekua igo genduan apur bat, baina edarto. Txosnetan puskar hots galanta, eta musikarik apenas. Barkatuko destazue, baina horri musikia deitzia lartxu dala beittantzen jata. Ah, eta ez naz Xeberren erakustaldixan ari. Bi ordu bere zain, eta azkenian igarri orduko bajau jatan haura be eskenatokitik. Enfin. Edarto pasau giñuan Elgoibarren, baina hanguak ez dittut hain goguan, eta igual zeuok kontatzia hobe. Libre da idaztia. Eta eskertzen da, gainera. Asko, asko, asko.

eukene

eukene 2009-09-01 22:03 #1

Hola ikusitxa "karabana de mujeres" ematen degu, edo bueno, mendaroko estaziuan atea genun argazkixan, "miss euskadi"rako kandidatak ez? <br />


Utzi iruzkina: