Ez da giro Tourmaleten
Ez dira giro Tourmaleten. Enekoitz Torrek deittu desta ointxe, hotzak akatzen dauzela esanez. Metro betera ez ei da ikusten lainuakin. Behian daude eurek, eta gendarmiek itxi ei dabe gorako bidia. Beste bideren batetik allegau ei leikez goittik lau bat kilometrora, baina ezer ez ikusteko ez ei doiaz arriskurik hartzera. Jaixak be badatozela eta ez dabela merezi katarroik harrapatzia, telebistaz ikusi leikena ikusteko.
Ez jako arrazoirik falta. Hori, bai, penatan dauala. Aurrekuan Aubisque igo ei zeban, eta Tourmaleta igo barik laga behar!!!! Hori txollua!!! jajaja. Aubisque, barriz, gogorra, baina txirri-txarra igo ei zaban. Aldatzak zenbatekuak diran galdetu eta hauxe bota desta: "Nahi dozun tipokuak daude han". Holaxe ba. Erretratuak ba ei dittu, sinisten ez detsen danei erakusteko, eta bakarren bat bidaltzen dabenian igoko dogu hona. Ah, goizeko 5:00ak aldian, Mutrikun beste Tourmalet klase batian zebilen bateron baten deixa be jaso ei dau....Alkar animatzen edo...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: