Bizkaittik Baxe Nafarroara
Hara eta hona ibilli gara azkeneko bi egunotan. Herenegun Bizkaixa ezagutzera abixau giñan kotxe bete lagun, eta atzo, berriz, Baxe Nafarroara, Arriolaren bizitoki barrixa eta Berthat-Arriola familixiako txikixa ezagutzera. Edarto pasau giñuan bai batian zein bestian. Herenegun, Bakio, Mundaka, eta Kortezubi aldian ibili giñan, primerako eguraldixa lagun. Soritak ez zeban Bizkaixa ezagutzen, eta derrigor eraman behar Euskal Herriko paraje polittenak ezagutzera. Eneperiko terrazan jarri, eta harri handixai begira hartu giñuan freskagarri bat, eta majo afaldu giñuan gero MarcoPollo handixanian. Lepo bete, erretratu mordua atara, eta buelta irtendako lekura, Txirrisera. Arratsalde politta pasau genduan, bai. Dotoria.
Hemen dozuez hango lau bat argazki. Bakixokua dozue lehenengua, Mundakan edonor enamoratzen dabela frogatzeko erretratuak dozuez hurrengo bixak, eta Eneperin ataratakua azkena.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: