Bigarren eguna sanantolinen

arale 1456130970700 Arale | 2010-09-05 20:35
3

Bi egun, bi egun oso-oso pasau dittut sanantolinen, eta gustura gainera. Atzo, 16:30ean abixau ginan krossa ikustera, Iñigok irabazi zebalakuan ni neu, eta hantxe egon ginan iluntze partera arte. Iñigo ikustera juan, eta Igor ere hantxe, korrikarako prest. Ez daukazue, ez, merito makala. Lehenengo gerizpera arte oinez igo ginan gu, eta izarditan allegau. Korrika igo beharko baneu bertan akau, seguru!.

Azkenian Iñigok bigarren egin zeban, eta hauxe dozue podiumeko erretratua

Krossan ostian, berriz, tortilla lehiaketa. Han bai hartu genduala berotu edarra Beñatek eta bixok. Tortillarik dotoriena egin gendun, baina....sari barik etxera. Elgoibarko alkatiari eman zetzen gure sarixa...soziedade elegantia eitteko diru freskua eman detse, eta nik uste kapritxotxoren bat erosteko dirua beharko dutela oraindik eta...normala, nik ere gauza bera egingo nuke. JEJEJEJE. Baina edarto pasau giñuan sukaldian, Rosa lagun hartuta.

Rosagaittik ez balitz, gure tortilla edarra han zan fregaderatik behera, baina, ez, presentau genduan plater elegante askuan. Saririk ez gendun jaso, baina gustura jan zeban jendiak guk egindakua, igarri orduko amaittu zan-eta. Ezin txarra egon beraz. Zuetako bakarren batek probau be ein zaban, eta berak emango dau erabakixa.

 

lur

lur 2010-09-06 07:59 #1

Igual zeuek izango zeate gure Pollo al San Antolinaren chef-ak!!!

eukene

eukene 2010-09-06 11:13 #2

honek san antolineko jaixak baiño, mendarokuak ematen debez!!<br />

Ainara

Ainara 2010-09-07 22:53 #3

Eingo genuke zeozer, Lurdes. Horren dudarik ez izan!


Utzi iruzkina: