BARRENek ere dirua behar dau...

arale 1456130970700 Arale | 2010-09-13 16:57

Ieup!

Honezkero jakiñaren gaiñian egongo zarie, baiña hemen nator ni barriro eskian. BARRENek diru-bilketa kanpaiña hasi dau, proiektuari eutsi ahal izateko, eta barixakuan, hilaren 17xan, elkartasun erretratua atarako dogu Elgoibarren, Kultur Etxe parian, 19:00etan. Deialdi irekixa da, eta ahal dan jende dana batzia da asmua. BARRENeneko langile, kolaboratzaile, harpidedun...eta azken batian lagun danak batu nahi dira erretraturako, eta bide batez, bost euroko bono-laguntzak saldu, jakiña. Buzoian debalde jasotzen dogun BARREN bakoitzak 1,56 euroko kostua dau, eta sekulako zulua eitten gabiz. Bueno, ba hoixe.

Astixa edo gogua dozuenok, ba ongi-etorrixak izango zariela. Mendaroko kolaboratzailliek baietza eman dabe, eta batzuk behintzat etorriko dira hortik. Bide batez, norbaitek bonuak saltzen lagundu nahiko baleu esateko neri, eta erosi nahiko balittu, berriz, duda barik eskatzeko, nahi beste dittut-eta. Salgo de una y entro en otra. Enfin!!!!!


Utzi iruzkina: