Paraje edarrak

arale 1456130970700 Arale | 2010-08-15 22:10

Ba al da inor Mendaron? gu gaur bueltau gara oporretatik. Sekulako parajiak ezagutu dittugu, dotoriak oso. Ahuntzen pare ibili gara, baina merezi izan dau esfortzuak. Bestiok ondo? Oso oker ez banau gaur ziran beste bi bueltatzekoak. Beste batzuk berriz irten gabe oindiok, eta beste mordoska bat hemen, jairik jai. Enterauta nau floreruetako ura be edan debela batzuk egunotan. Eta Portugal aldian dabizenak? suteetatik aparte ibiliko al dira behintzat!! Bueno, hemen gure erretratu batzuk. Bidali zuenak eta jarriko dittugu. Vielha eta Benasque inguruetan ataratakoak dira. Bueno, eta Frantziakuak be badare, Tourmalet gainekuak.

Lehenengo erretratu hau hiru lagun bizi diran herrixka batekua dozue, Vall de Arangua. Eguzki loriei erreparauta hemen bertakua dala be esan leike, baina ez, katalanen herrikua dozue. Jun eta jun, eta hantxe dauan herrixka batekuak, Purcingleskuak. Izena ez dute dotoria, baina parajiak dotore askuak dira.

Benasque.

Artiesko BTT ibilbidian barrena batian, eta Tourmalet gainian bestian.

Hain nindoian bizkor goiko erretratua atera zanian, Anderrek ixa-ixa harrapau be ez nindula ein argazkirako! Hala jartzen zeban nere mallotian: Hain txikia, baina hain handia. Gotzonek bai jakin zein naizen ni....jajaja

Lagos de Colomersen.

 

Aneto, Vilamosetik beittuta.

Colomersen ataratako erretratua. 2000 metrotik gora paraje espektakularrak. Sei bat orduko mendi ibilbidia da, haitz artian zihar. 45 laku daude, zein baino zein dotoriaguak, eta artian elurra be bai gaiƱetan.


Utzi iruzkina: