Baigorri, Irulegi, Aldude, Urepele
Bueno, saiatu naiz mezu berian sartzen Baxe Nafarroara egindako irteeria, baiña trasto hau kapritxoso dabil gaur, eta hemen doia beste batian. Esan legez, Itxaro eta Arriolan semetxua ezagutzera abixau giñan atzo Irulegi aldera. 9.30ean irten giñan Mendarotik zazpi lagun, bi kotxetan: Horrillo, Borja, Amaia, Txort, Lisbeth, Ander eta ni neu. Halako batian allegau giñan Berthat-Arriola familixian etxe aurrera. Berthat letra handixak erakusketa gelako horman, eta buzoian, hantxe, Aitor Arriola. Hauxe da ba pentsatu giñuan gure barrurako. Etxe moderno askua, dotoria, paraje ezin polittaguan. Ortua, oilasko mordo bat (bezperan baiño hamar gutxiau), eta sehaskan lo atzoko protagonista handixa: Joanes.
Hango bazterrak ezagutu eta Donibane Garazira abixau ginan gure ama-semiak etxian goxo lagata. Berotu edarra hartu gendun Donibane Garazin. Ixa urtu giñan, bonboien antzera. Horrillori segika abixau giñan Ziutatela alderantz. Gizon jantzixa benetan gure Horrillo! Bertako batek bestian ezagutzen zittuan Donibane Garaziko herrixan historixia, eta haren ahotik jaso genittun azalpen mordo bat. Eskertzekua benetan. Ziutatelako aldapak, baina, infernu bihurtu ziran. Eguzki galdatan igo genittun hango aldapa pikuak, eta hemen dozue horren froga bat. Arbolape bat ikusi zeban gure Lisbethek, eta lanak izan zittuan gure Txortek gora eramaten.
Nik esan netsan gustura geldittuko nintzala arbolapian Lisbeth zaintzen, baiña ez, ederrena goixan zeuala eta han juan giñan itsu-itsuan. Eta merezi zeban, bai. Politta da Donibane Garazi. Hango kale estuak, hango etxe zainduak, han-hemengo dendatxuak....dotoria oso.
Bazkaltzeko ordurako inguratu giñan barriro Irulegira, eta ez dakizue ondo zelako bazkarixa prestatu zeskun Itxarok. Hori zan mahaikadia. Mundiala, Itxaro. Atzo ere esan genizun, baina bigarren aldiz esatiak ez dauka ezer txarrik. Lepo jan gendun, mahai handi baten bueltan, eta erretratu mordua ere atera genittun. Bazan gosia baztarretan. Jana sobran, baiña ume gosia....hori zeiñek asetu??? Ai, gure Joanes gaixua!!! Zenbat besotatik pasatu zan atzo!!! jajajaa. Eta orain galderia. Beittu ondo argazkixoi eta ia zein ikusten dozuen preparauen....
Irulegitik Aldudera gero. Ameriketako nire aspaldiko lagun batzuen senideak bisitatu genittun han, Indatarrak. Renon hango nagusixan anaixan etxian egona nintzan ni, eta lagun onak dittut, bai. Bezperan telefonoz ixa ordubeteko jarduna erabili gendun, eta atzo haura ilusiua. Jean Pier Inda 82 urteko euskaldun zaharra, eta Kontxi haren emaztia ezagutzera. Jator askuak bixak bixetara. Eskani ziguten zuten dana, atara gendun argazki bat etxe ataixan, eta agurtu genittun, erdixa entendiduta.
Urepelera jo genuen handik, Xalbador handiaren herrira.
Eta han nere ezustekua. Herriko plazan hogeitaka gazte, eta bat ez beste danak mutilak. Mutil bila dabilenak badaki nora jo! Eta horretarako egun hona, berriz, esango detsuet neuk zein dan: Urriaren 11-12xa. Xalbador Eguna ospatzen da egun horretan han, eta, aurten, hegoaldekoon laguntza behar dabe, mahaixak zerbitzatzeko. Aukera politta izan leike Hegoalde eta Iparralderen arteko harremanak estutu, eta lagun barrixak eitteko. Bai hoixe!! Okerrik ezian behintzat hantxe egongo gara batzuk!
Urepelen amaittu gendun gure atzoko ibilaldixa. Baztar polittak ezagutu genittun, eta majo ibili giñan. Bueltakuan, Itziarren afaldu eta erdi mareauta etxera. Gustura hartu genduan ohia. Bai hoixe!!!
Iruzkinak
A.a. 2010-08-19 22:35 #1
Txori txiki bik esan deste Azpilgoetako txori kantore batek eta Irulegirat joan den gizon batek sarri egiten diotela kuku bat blogari, baina hemen ez dau ezer. Irakurri bakarrik ez, idatzi ere egin behar dala, aizue!!! Facebooka da kotilleorako bitartekua!
Utzi iruzkina: