sanantolinen

arale 1456130970700 Arale | 2010-09-04 11:10
3

Ni neu ez naiz Sanantolingo aparkamentuan Egaña bestetan lo eindakua, baina hango baztarrak Javik bezain ondo ezagutzen dittuztenekin juan ginan atzo Arriaga-Sanantolingo jaixetara, eta galtzeko beldurrik ez. Beldurrik ez? Bueno, gezurra diñot. Galtzeko beldurra handixa zan, baina jakin gendun behar zan denboran erretiratzen.

Arratsaldian abixau ginan bost lagun: Amaia, Borja, Beñat, Aitzol eta ni neu. Atzo Aitzolen nobixa papela betetzia tokatzen jatala esan zestan Rosak, eta haura zaintzeko agindu. A zelako responsabilidadia! Tira, baina egin genduan ahalegiña. Erretratu hau afal aurretik ataratakua da. Begixak txikitzen hasitta zeuan ordurako, baina zabalik zittula laga naban nik etxeratu nintzanian. Hortik aurrerakuen responsable ez naiz eitten.

19:00etarako azeituna hazur jaurtiketa eta txapel jaurtiketa zeuden iragarritta, eta iazko eskarmentua bageneukala-eta, trankil antzian juan giñan, gutako bakarren batek erakustaldiren bat emango zebalakuan. Han geundela, Mendi, Unai eta Txort ere bistau ziran, eta danok egin gendun saiotxua. Saiau ziran gure mutillak, baina, badakizue, neskak dauden lekuan... jai!. Amaia eta neu nagusi, bestela erreparau bi erretratuoi.

Ahalegiña erabili zeben, bai, eta horren erakusgarri dittuzue erretratu hauek. Unaik be ein zaban bere saiotxua, baina argittu gabeko arrazoiak dirala ta, bere erretratua falta jata.

Txortek be erabilli zeban intentziua. Jaurti zeban txapela, eta ez daukat goguan nora juan zan, baina erretratu honi erreparauta, urruti seguru. Hori da, hori, aurpegixa!!

Azeituna hazurrakin saiau giñan gero. Bueno, ziran. Amaia eta bixok Usatorren babestu giñan, mikrofonotik Ainara Zulaika entzun ez zeikixan lekuan. Mendaroko Ainara entzutetik Ainara Zulaika entzutera pasau ez naiz ba!!! Marka da gero! Mauxitxa hori....nahixau neuke hurrengo txapela jokuan dauanian Mauxitxa barik Gausitxa esatia mikrofonotik epaimahaikuek. Orduan ikusiko dau. jajaja!!!! Broma da, jakiña.

Poteotxo majua hasi genduan gero, eta halako batian BERRIAtik deixa. Eibarren sutia piztu zala eta ia haren berririk baneukan. Horra hagiñetakua. Txoferra topau, kamaria hartu eta Santa Krutz gaiñera abixau nintzan. Beñat lagun hartuta, hantxe juan nintzan keak hartutako nere herrirantz. Eibarrera, bakarren batek dudia baldin badauka be. Matsarixatik gora igo giñan ahal zan lekuraino, profesional-profesional, eta informau genittun.

Eta atzera Sanantolinera. Ordurako, allegau giñanerako, nere ardurapian laga zuten mutila eta beste bakarren batzuk majo berotuta zebizen, baina itxuran artian. Tribunia hartu genduan. Ez, gezurra: palkua. Aurrez aurre hiru bertsolari: Mañukorta, Uxue eta Egaña haundixa, eta mahaixan parez pare bertsolaritan haundina: gure Aitzol, nere atzoko nobixua.

Demaseko bertso saiua eskaini zeskuen eta gogotik egin genduan barre. Mañukortak betiko hiru-lau txistiak kontau zizkigun, betiko itxuran. Harek ziran barriak!!!

Afalostian, berriz, dantzara. Mendaroarrek hartu zeben plazia, eta hantxe ibili ginan geu ere, atzeratxuo, atzetik hobeto ikusten dala eta. Mendaroko gizon handi batekin dantzan eitteko aukera izan naban, eta Egaña eta Uxueren orduerdiko muxuak beste bete ninduen. Benetan gizon haundixa gure Antonio! Holaxe ba.

Rifak poltsikuan dittut eta orain bakarrik falta da urrian Kanarietarako biajia tokatzia. Hori ya la hostia izango litzateke. Hartu nere txinua eta eguzki epeletara, hemengo hotzak lagata!!! Ah, ahaztu ein jata. Etxeranzkuan hantxe zeuden rotondan letxuga berdiak, haginetaraino armauta. Erakutsi genien maleterua eta aurrera. Guk "adiós" eta berak "agur". Haura haginetakua hartu nabana!!!

Politto juan zan eguna, eta gure aurpegixetara begiratzia besterik ez dau. Otro día para el recuerdo, han esan zeben legez. Hemen los novios oficiales, gu danon erakusgarri.

Lur

Lur 2010-09-05 16:27 #1

Aupa Ainara!

Unai azeituna hezurra botatzen hirugarren geatu omen zan!! oaindik ez dakit sinistu edo ez... jajajaja.

Gu atzo gabian jun giñan, berandutxo aukeran. Ezin deziditxuta eon giñan txirristakan baiña azkenian nik Oierren kotxia hartu eta Txor, Oier, Mari ta laurok jun giñan. Aparkau, lelengo tragua hartu ta erromeixia amaitxu zitzakun. Gero zozketia zauan ta Mariri bi txanpain boteila tokau jakozen!! Badakagu aitzakixa afai bat itxeko, gaiñe rezeta berri batekin... Pollo al San Antolin. Sukaldarixa fitxau biarko deu oain....

Lur

Lur 2010-09-05 16:29 #2

A! beste danontzat!

Ainarak hartzen duan lana hartuta guri testuak eta argazkixak hemen ipintzen eskertzekua da. Ke menos sarrerak komentatzia! Horrekin dana einda dao!Animatu!!!!!

Ainara

Ainara 2010-09-05 20:50 #3

Hirugarren? Bigarren egin zebala pentsatzen naban nik. Atzo be ba al zeuan ba zeozer gabian han? Jode, sanantolin! gaur etxian kontau dot han ibili naizela eta ez deste sinistu han jairik egin leikenik ere. Enfin.

Ah, eta bigarren mezu hori...jajaja. Ondo, Lurdes, ondo. Sargentuen pare jarritta zaude. jajajaja. Jendia sartzen dala txibatzen desta, bai, trastiak, baina idatzi zeuk eta neuk. Esklusiboki zeuri bidaltzia onena.jajjaja

Utzi iruzkina: