SHANGHAItik, itsaso horiaren gainetik

bizitzaren zertzeladak

Eskerrak eman gura nizkieke BANOA eta MAMBO POA-ko talde ososari blog honetako istorio batzuk aukeratu eta liburuan publikatzearren. Sekula ez nuke horrelakorik pentsatuko et abentean zirrara eragin didala nire letrak paperean ikusteak.  "Emakumea eta ama naiz, 40 urteko muga gaindituta, familia etxean utzita joan nintzen Shanghaira. Bazkide naizen kooperatibak eman zidan aukeraren gurpilera igo nintzen urte betez, profesionaltasuna medio. Bidaia eta bizipena zirragarria izango zen eta ahaleginak egin ere egin nituen lanak ematen zizkidan aukeretaz baliatzeko, bizitzeko, gozatzeko... O...


Brother-“xiongdi edo jiemei”ak deritze txinatarrek haien lagun minei, diamanteei, haien horiei … mundu horian. Lagunen bisitak, pozgarri, bizigarri eta bakardadean penagarri izaten dira. Nik maite ditut, etorri datozenak, zein hemen nagoela akordatzen direnak, zein hemen ezagutu ditudanak. Dena aldakorra dela aditzera ematen didate. Neure buruari galdetzen diot ea aurkitu dudan bila etorri naizen hori. Eta tira, baietz esango nuke, neure burua aurkitu baitut. Hobeto ezagutzen naizen sentsazio ziurra daukat. Eta indarberrituta bueltatzen naizenarena. Helduago. Ezingo dut...


SAVING FACE mintengian parte hartu dut. Aspaldi behar nuen horrelakorik, nahiz eta esperientziak erakusten dizun gehienetan teorian badakizuna.   FACE:  mianzi ·         Matter of pride ·         Social position ·         Relationship/Politeness “Aurpegia ematea, besteena galdu gabe norberarena zaintzea besteko garrantzitsua da”   ·         Mask (antzeztu gura duzun irudia) &mid...


Mendebaldekoon kudeaketa lana hemen, politikan laburbiltzen da. Politika egiten gehiago ikasten da taldeen-kudeaketan baino. Ta, tamalez edo zorionez, horretan dihardut nire denboraren zatirik haundiena. “Burdinezko dama” naizela diote: “Borde pero a veces encantadora” “Tienes mano izquierda para esto” “Te haces querer aunque tengas mala leche” “Just I respect you and I love you… as a friend” Azkenean, leku guztietan bezala, ondo jauztean dago gakoa, apreziatzen zaituenak laguntza emango dizu, ahalegin guztiak egingo ditu l...


  Akaso hizkuntzen arteko ezezagutzak, itzulpenen literaltasuna medio, zaila egitenda ulertzen, herrialdeen kultura ezberdintasuna dela diferentzirik handiena nabarmentzen du esaldiak. Badirudi txikitatik dastatzen dutela bikotea maitasunez aukeratu ordez, komenigarritasunaren arabera aukeratu ondoren jartzen dela gogoa…halako zerbait dute buruan, ez dakit, ezin dut ulertu…posible dela ikusten dudan arren…zergaitik ez! Txinatarren bikote bilako grina, zihetz eta mihetz neurtutako beharra da: adina (neskak gaztea behar du izan, polita dagoen bitartean eta mutilak ...


Denetan ezagunenak eta jendetsuenak dira. Hong Kong-egatik diote etengabe etorkizuna diseinatu nahian dabilela beti. Ta horrek ez du lasai sentiarazten hiria. Beijing aldiz, iraganean dago… behelainopean lez. Beijing handietsua da, baina ez horren dotore eta abegitsua, atsekabez diot hau. Shanghai, aldiz, oraina bizi duen hiri liluragarria da, xarmagarria. Euripean ere, bakardadean bezalatsu… erakargarri eta abegitsu sentitzen dut. Estimo diot bere magalean besarkatzen nauen hiriari. Argitsua, koloretsua, baina inondik ere zaratsu edo desatsegina. Anakronikoa, jende eta her...


Urumqin itxaron didate ama-alabek, nahiz eta 4 ordu beranduago heldu naizen, hirian zeuden haien hotela hartuta. Familiako norbait bisitatzeko asmoz etorri direla erabili dute argumentu gisa, baina badakit ni babestearren egin dutela. Eta halaxe egon naiz 4 egunotan, guztiz babestuta! Erregina bainitzan zaindu naute, hirian afaritan edo gosari okzidentala ekarri didatenean goizean hoteletik irten orduko edo autobus billetea aurrez erosia dutenean. Noiz ordaindu ez dakit, jatetxean ikusgarri diren pertsona eta lekuak izaki ez dut astirik izaten jatekoa aukeratu orduko ordaintzen ari den andr...


Urumqin nago, itsasotik hurrunen geratzen den munduko hirian. Txinan dagoen XinJian probintziako hiriburuan. Baita Uighurren lurraldean. Hauek batipat hegoaldean kokatzen diren arren, Taklamkan desertua eta Tibetekin banatzen duen Kunlum mendien arteko oasietan, hirian ere badute haien auzoa. Zetaren bidea lurralde hauetatik igarotzen zen. Eta esaten da zetaren ibilbidearen zibilizazioko hondar dela uighurren herria. Musulman erlijioa eta uighurrera hizkuntza dute bere, arabierazko grafiaz idazten dute nahiz eta hizkerak kazajstaneraren antzekotasunik baduen. Turkiatik etorritako etnia hau...


Gure egutegiko urtarrilaren 22an izango da hauen urte zahar gaua. Zer egin ez dakidala txinatarrek familia bisitatzeko (hometown-era joateko) duten grinak kitzikatu nau. Gure neska itzultzailea 5000km tara dauden gurasoengana joateko irrikitan dago. Bera XinJian probintziakoa da, eta bi egun osoz trenez egiteko prest dago nahiz eta lanean jai egun bat gehiago eskatu behar izan duen, bestela ez delako garaiz iristen urte berri gauerako. Egunetik egunera hegazkinen billeteen prezioak gora egiten dute. Eta expatriatu gehienak hondartzetara egiten dute alde. Aspaldi prestatutako bidaiak dira,...


Txinatarren entretenimendua, euskaldunon bitartekari? Luzaroan karaokera joateko gonbita egin dit Konstruktoreak. Beti bota dizkiot argi luzeak. Eraikinaren estruktura amaitzen duenean joango garela zin egin nion behin, eta noski, bueltan etorri zait gonbita. Haien urte berri festak direla eta, agur afarira gonbitatu gaitu eta ostean, karaokera. Baietz esan behar. Etekina atera nahi diogu aukera ona eta momentua dalako. Adostu dugu gure helburua: talde irudi trinkoa erakutsi gura diegu. Afaritarako opariak prestatu ditugu. Bezeroaren eskutik ez dute espero halakorik inondik ere, eta aho be...


itsaso.erreto@gmail.com 1603044806140

@itxaxo