SHANGHAItik, itsaso horiaren gainetik

bizitzaren zertzeladak

Amiaseo, Korea berdea eta kirolaria. Asiako Suitza dirudi, Japoniarren itzalean, isilik, baina bizi maila kalitatezkoa eta arazotan sartzeko beharrik gabeak.   Sorpresa hartu dut, inoiz pentsatuko ez nuen arren, nolakoa izango zen espero gabe sorpresa hartu dut. Jande askok Urkulura paseatzera doala dirudi, goitik behera kirol erroparik onenekin jantzita beraien zera hori darie, kirol sena batipat.   Edurnekin batera lehian korear bat baino gehiago izateak harritu ninduela esan beharra daukat. Ez nekien europako suitzarrak bezalatsu mendizaleak zirenik. Orain datu denak badute ze...


Eskerrik asko adiskidea. Irekia, dibertigarria eta era berean, aita bat bezalako babeslea izatearren ni zu baino zaharragoa izaki. Andrea esaten didazu eta ni ama sentitzen naiz, baina gozoa eta atsegina da besteen eskutan uztea norbere burua noizbait. Eskerrik asko entzuten didazulako, badakizulako noiz ari naizen barrenetik hitzegiten, direnak eta ez direnak esaten, nahiz eta ezer kontatzen ez dizudan.   Eta zuk ezer galdetzen ez duzunean edo zure isiltasunarekin, ados ez egon arren, errespetatzen nauzunean.   Eskerrik asko adiskide izaten dakizulako.   If you never surrend...


Ilargia Euskal Herrian eta Shanghaien beti da hilen argia. Katalinak hemen ere badaki erakargarri izaten, laranjaz jantzia eta mendi gabeko lautadan hurbilago somatzen den aurpegikera hori lotan dagoenarena egiten, ta beti zelatan. Gau giro atseginak lanegun luzeen opari sentitzen ditut egunotan, nahiz eta hurrengoetan ez diren horrelakoak izango dioten. Gozatzea dagokit. Lanean pausoak ematen dihardugu. Beharrak eta epeak aginduta gainditzen dira oztopoak, nahi ta ez. Entzunez, adi egonaz eta ikasiz bidea egiten ari gara. Bide zidorra baina helburua aurrean argi ikusten dugu, momentuz. ...


Irakurri dut oporretan izen sujerente baino testu hobea duen liburua. Altxorrra, perladun esaldiz jositakoa. “Si tu me dices ven, lo dejo todo, pero dime ven”   Hartan zioen bizitzan diamante gutxi batzuk aurkitzen ditugula, zeinekin harremana berez doan, bakarrik, energiak batetik bestera darion eta ez dagoela ezer esan beharrik dena ulertzen den fusio bat isurtzen dela.   Honelakoak badaudela neuk ere egiaztatua dut, badut diamanteren bat edo beste nire altxortegian. Eta gainera, dio idazleak, urtean zehar zenbait perla aurki ditzazkezu. Hauekin duzun harremana berezia da, zeine...


Uste dut jada perla bat aurkitu dudala. Urtean zenbait aurkitzea da ohikoena. Pertsona berriak ezagutzen ez dituzunean, zahartzen hasten zara. Nahiz eta diamanteak urriagoak diren zeinek daki, bizitzan zehar aurkitu daitezkeen bataz besteko lauetako bat ez izatea.   Hasi naiz txinatarren artean gustora sentitzen eta batzuek ongi erortzen hasi zaizkit. Behin ere ez dakizu zein punturarte fidatu zaitezkeen, batez ere hizkuntzak eta bide batez, kulturak mugatzen gaituztelako. Baina nire inporesioetan fido naiz. Nire lehen sentsazioak pisu handia du nire geroko jarreretan. Eta hemen ere, ...


“Lo esencial es invisible a los ojos” Exupery. Altxorra norbera izaten da. Eskultoreak legez lantzean datza gakoa. Kanpotik politagoa edo itsusiagoa irudituko zaigu baina barruan dago muina. Ta muina ere landu daiteke, ta kolorez jantzi, ta tristuraz, ta egiaz… ikasgaiak dira alegia. Batzuek kanpoa apainduko digutenak ta besteek barnea.   Triste nabari zait, eguna ez den arren horrela izan, faltsukeriak eta itsurakeriak gartzen naute… baina zortzimilakoak bezala igo ahala jeitsiko dut pena.   Gustatu zait mendien alegoria, igo ahala ikusten den lehen gauza beste tontorrak direla. ...


Zailak dira agurrak. Are zailagoak maite dituzun guztiak atzean utzi behar dituzunean. Negarra sarriegi atera zait egunotan, baina oraindik ez behar beste. Ibai errekatxo guztiek bat egiten duten legez, neri ere itsasoratze ur-saltoa egitea falta zait. Egingo dut… eta honela lasaitua hartuko dut, itsaso zabal barean murgiltzea bezala izango da. “Maitxe zaitxuet, ama” jarri nahi izan dut etxeko frigorifikoan. Zorionez, ez dut egin. Emozioak bestela ere pil-pilean jardun ditugu eta ez dago gehiago tinkatzeko beharrik. Agur denak dira tristeak eta era beran politak… politenak aukeratzekotan, z...


itsaso.erreto@gmail.com 1603044806140

@itxaxo