agurra

Zailak dira agurrak.

Are zailagoak maite dituzun guztiak atzean utzi behar dituzunean.

Negarra sarriegi atera zait egunotan, baina oraindik ez behar beste.

Ibai errekatxo guztiek bat egiten duten legez, neri ere itsasoratze ur-saltoa egitea falta zait. Egingo dut… eta honela lasaitua hartuko dut, itsaso zabal barean murgiltzea bezala izango da.

“Maitxe zaitxuet, ama” jarri nahi izan dut etxeko frigorifikoan. Zorionez, ez dut egin. Emozioak bestela ere pil-pilean jardun ditugu eta ez dago gehiago tinkatzeko beharrik.

Agur denak dira tristeak eta era beran politak… politenak aukeratzekotan, zera:

1. Hodei eta lobatxoaren mezuak aiton-amonen etxeko “maitasungrama”n. Semeak eskerrak ematen zizkidan ongi merezia duen baimen bat emateagatik, ta lobak amonaren letrarekin bidaia ona opatu.

2. Ekiren gelakoek ni nengoen balkoi paretik igarotzerakoan, Amaia antzokira bidean agur egin didate eskuekin eta “ondo pasau txinan” ulu egin denek batera…

Hunkigarriak!

 

Norberaren zortzimilakoa zein den identifikatzea ongi legoke. Hala ere, ez dago zortzimilako, great work, edo erreto bakarra bizitzan… momentuoro daukagu bat eskuartean, handiago edo txikiagoa, norberaren neurgailuaren arabera.

Zortzimilakoen harira, idazleari falta zaiona emozionalidade pixka bat jartzea da, tristura zein maitasuna zein poztasuna tonu berean idazten ditu eta.

Espero dut hori behintzat gainditzea.

 

2011.05.04


Utzi iruzkina: