Langileak kontratatzen. Nola dakizu zein izango den langile fina eta fidela ezagutzen ez duzun gizarte batean. Nola bereiztu elkarrizketa batean zein den zintzoa eta langilea. Eta, denak badira faltsuak, horrela jokatzen dutelako, haien kultura guanxiagatik. Nola jakin gero ere zein emaitza jasoko ditugun lan-erak ezagutzen ez baditugu. Gu, gure kultura kooperatiboaz zein izango den gure lantegiko kultura, gure zutabeak zeintzu izango diren azaltzen saiatzen gara. Ta zelan jakin ulertzen duten edo eta hori nahiago duten. Lankidetza, taldeko jarduera, errespetua eta parekotasuna. Zeinek jak...
Udazken festa eta udaberri festa. Hemen ez denez ia nabaritzen udaberririk ez eta udazkenik dagoenik, hauek ospatu egiten dituzte…gogoratzearren izango ote da? Ilargi polita egon da egunotan zerua garbi dago eta gehiago miresten da. Pastel goxoak dira ezaugarri ilargi betearen jaiegunean. Enpresek oparitu egiten dituzte. Kaxa dotoreetan eta parer politekin bildutako gozokiak. Ez dira gure gustokoak. Baina bai eskertzekoak. Bi kaxa oparitu dizkidate neri. Oparitu ditut banan-banan pastelok, baserriko langile, txoferra eta lankideen artean batipat. Asko eskertu didate. Guanxia ote da h...
Anaia edo arreba zaharraren begiradapean bizi ditugu lanegunak. Baserria da bilgunea. Izenak hala dio: Anaitasuna Hasieran denok egiten dugu zalantza, denok kuestionatzen dugu txinatarrengandiko berezitasuna komenigarria ote den ala ez. Guk oraindik ez ditugu langilerik, ez Kunshanen behintzat… eta Shanghaikoak etorri direnetan gure artean bazkaldu dute. Egia da, ez dago debekatuta baina ezinezkoa da bakoitzak bere hurbilen dituen txinatarrak baserrira eramatea bazkaltzera, ez hobeto jaten delako ere, haiek ez baitute gustoko gure janaria. Batez ere, ez dagoelako garbi muga non egon...
Mr Zhang edo Mister Txan magoa. Nire azken egunotako asmetsgaiztoa bilakatu da. Mondragoneko Parke industriala Qiandeng herrian kokatuta dago eta bertako buru da gizon ttipi hau. Ttipia baina haundia erabakietan.“Gizon haundi bat da mundua, mundu ttipi bat da gizona” J.A.Artze. Honera lehen aldiz etorri ginenetik beti izan dugu berari aurkezpenak egin eta eskaerak egiteko beharra. Sarritan bazkaldu dugu elkarrekin eta egin behar izan dizkiogu opari zein alabantzak. Bilera guztietan azken hitza berea da eta jainkoa bailitzan, jaiki eta zorrotz erabakitzen duenaren atrebentziaz es...
Txinerako irakaslearekin elkarrizketak. Solendarekin egoten naiz astean bitan goizeko 8etan. 3 klase eman ditugu oraindik eta Break-ak egiten ditugu klase bakoitzaren erdian nahigabe edo gogobetez beste ezertaz edo gauzetaz hitzegiteko. Nik ingelera praktikatzen dut eta berak mendebaldekooz duen interesa asetzen ahalegintzen da nerekin: “Zergatik ez dute mutilek bizarra mozten. Hemen egunero kentzen dute. Baina nola liteke ilerik ez dute eta! Bada horrexegatik bizarra izan nahi dutelako. Zuok depilatu egiten zarete, bada guk ez dugu beharrik. Baina emakume batek bibotea depilatzen ba...
Metroko aire hotzak kalte egiten dit eztarrian. Ez dute neurtzen tenperatura diferentzia. Kalean bero sargoria ezin agoantatzekoa iruditzen zaizu eta lurrazpiko trenera sartzean hotza berebizkoa sentitzen da. Hasierako sentsazio freskotik 2. geldiunerako agoantaezinekoa iruditzen zaizu. Ta soinean daramazkizun jantziak izerdituta badaude zer esanik ez. Ondoren eskilarak gora ekiten zara eta maila bakoitzeko tenperatura berriz igotzen hasten dela somatzen da. Kontraste izugarria edonon. Kafetegietan, dendetan zein bulegoetan hotzaren tenperatura beheraino jeistea gustatzen zaie, nahiz eta ...
Sei gizon txinatar eta emakume okzidental bakarra. Ez dut sentitzen nire herrian sarritan senti ditzazkedan begiradak, batzuen begirada lizunak batipat. Tokatu zait hurbileko batek zeharka begiratzen nauela somatzea baina gustokoa baino gutxietsitako begirada da harena. Horrelakoren bat ezik, ez dut somatu aparteko begiradarik. Matxistak direla entzuna nuen, ta haien arteko harreman gutxi ezagutzen ditut eta ezin esan beraz. Baina ez dirudite oso harrak, ezta harroak ere. Esango nuke sexuari garrantzi gutxi ematen diotela haien bizitzetan esan nahi dut, ez kubatarren eran aleg...
Raining season delakoa maiatzean zela eta beti esan digute hobe genukeela aurrez lanean hastea. Heldu da momentua, hots lanean jardutekoa eta desenkusa bilaketan aritu dira lehen hainbestetan aurrera ekiteko bultzada eman nahi zigutenak. Hasi naiz txinatar kulturaren oinarriak ezagutzen, edo sufritzen... hala nola ezagutzak emango dit jokabideen giltzarria. Hor baitago gakoa, nola eragin hala ekin. Hasi ditugu lanok, uzta bildu da, eta errepidean dute egunetan garagar alea sakabanatuta. Bai errepidean esan dut. Hiru karriletako autobidearen bi beraganatu dituzte laborariek haien ...
“Etxe ttukuna, txoko kuttuna” Ni hao ma Itsaso, esan dit txoferrak, irrifarrea aurpegian disdiratsu. Poztu egin naiz ikustean, bera bezalatsu. Etxean sentitu naizela konturatu naiz, konsziente naiz eta beldurtu ere egin naiz, Shanghaik bere magalean hartzen nauela pentsatzeaz. Txinan ikusi dut, leku denetan bezala, pertsonak daudela eta batzuk, pertsona onak gainera, hor bezala. Hau bai mundu txikia pertsonena egunerokotasunak eta ingurukook sorzten dutena. Hemen oso lasai nago, skypekin etxekoekin bertan nagoela esan daiteke deitzen dudanean, hau da, Gaste...
Ilargia Euskal Herrian eta Shanghaien beti da hilen argia. Katalinak hemen ere badaki erakargarri izaten, laranjaz jantzia eta mendi gabeko lautadan hurbilago somatzen den aurpegikera hori lotan dagoenarena egiten, ta beti zelatan. Gau giro atseginak lanegun luzeen opari sentitzen ditut egunotan, nahiz eta hurrengoetan ez diren horrelakoak izango dioten. Gozatzea dagokit. Lanean pausoak ematen dihardugu. Beharrak eta epeak aginduta gainditzen dira oztopoak, nahi ta ez. Entzunez, adi egonaz eta ikasiz bidea egiten ari gara. Bide zidorra baina helburua aurrean argi ikusten dugu, momentuz. ...