Gran hermano
Anaia edo arreba zaharraren begiradapean bizi ditugu lanegunak. Baserria da bilgunea. Izenak hala dio: Anaitasuna
Hasieran denok egiten dugu zalantza, denok kuestionatzen dugu txinatarrengandiko berezitasuna komenigarria ote den ala ez.
Guk oraindik ez ditugu langilerik, ez Kunshanen behintzat… eta Shanghaikoak etorri direnetan gure artean bazkaldu dute.
Egia da, ez dago debekatuta baina ezinezkoa da bakoitzak bere hurbilen dituen txinatarrak baserrira eramatea bazkaltzera, ez hobeto jaten delako ere, haiek ez baitute gustoko gure janaria. Batez ere, ez dagoelako garbi muga non egongo litzatekeen eta ez dagoelako lekurik batipat. Berez, eguneroko atzerriratuok betetzen dugu jantokia, eta inork bezerorik edo “etxeko” (matrizeko) bisitariak gonbidatu gura dituenean badaude beste 3 mahai eta kitto, ez dago besterik!
Asko haunditu ei da familia azken urtetan, esaten dute orain 3 urtetik hona aldaketa izugarria nabari dela.
Nik hau ezagutu dut eta familia erraldoi honetan gustora sentitzen naiz.
Horixe da gure elkarbizitza, etxe berean beharrean parkeko fabriketan sakabanatuta eta eguneroko otorduetan bat egiten duena.
Batzuk asteburuetan ere bat egiten dute, eta hor dago txutxumutxuetarako bidea irekita: “haren etxean egon nitzen eta ahalkoa du, dantzan mahai gainean bukatu genuen, a zelako rolloa duten beste bi horiek…” kontu handiarekin ibili beharrekoa.
Familia da, txarrerako eta onerako. Dena jakiten dute,eta laguntzeko prest dituzu beti.
Diskrezioa zorrotz zaindu behar den tokia da hau, badaezpada ere.
Lagun onak eta hurbilekoak, egiten hasia naiz. Ez dago berba txarrik inorendako eta norberen eskutan dago gehiago ala gutxiago nahastea. Norberen eskutan dago txinatarren jantokira joatea ere…
baina azkenean, denok amaitzen dugu etxeko sukaldean.
2011.07.01
Iruzkinak
Utzi iruzkina: