zhong guo hua ala txinera

Txinerako irakaslearekin elkarrizketak.

Solendarekin egoten naiz astean bitan goizeko 8etan. 3 klase eman ditugu oraindik eta Break-ak egiten ditugu klase bakoitzaren erdian nahigabe edo gogobetez beste ezertaz edo gauzetaz hitzegiteko.

Nik ingelera praktikatzen dut eta berak mendebaldekooz duen interesa asetzen ahalegintzen da nerekin:

“Zergatik ez dute mutilek bizarra mozten. Hemen egunero kentzen dute. Baina nola liteke ilerik ez dute eta!

Bada horrexegatik bizarra izan nahi dutelako.

Zuok depilatu egiten zarete, bada guk ez dugu beharrik. Baina emakume batek bibotea depilatzen badu edertasun seinale da guretzat…”

Nola liteke ilerik ez duenak ilea izan nahi izatea eta guk aldearantziz penstatzea.

Begien konplexu izugarria tamainan neurtzen dute, eta ez dute betilerik nahi ez eta espresioari so egiten. Begiek handiak behar dute izan eta kitto! Ta guk urdinak edo berdeak edo betile luzeekin gurago ditugu.

Finean etnia konplexuak dira guzti hauek, bakoiztak bereak.

 

“Zein da zuretzako guapoa, eta interesgarria…”

 

Berdin jokatu dute afaritan egon naizen hiru emakume txinatarrek.

Gonbidatu egin ditut eta beraien artean ezagutzeko aukera eman diet, ta noski nik sakonago ezagutzeko aukera makala izan dut. Ate ireki dut.

Gure bulegoko bi neskak oso jatorrak dira, profesionalak.
Kunek semea ekarri du hiri-tribuetakoen eran pareo batean bilduta ekarri du zintzilikatuta 5 hilabetetako mutiko koskorra. Estiloa du ta ez da orokorrean ikusten diren horietakoa…titia tarteka titia eman dio.

Kiki gaztea da eta nabari zaio, gure elkarrizketan harridura aurpegia sarriegitan jartzen baitu. Mutilaguna duela dio baina kasu honetan dioenagatik senargaia deitzea dagokiola… uste dut 7 urtean eskutik heldu eta gehienez mu eman diote elkarri eta hori 2 hilabetetik behin ez baitute elkar ikusten lanak distantzaitzen dituelako… beste behin ere.

Hirugarrena Louise da, fashion etorri zaigu takoidun sandaliak eta gauerako prestatuta. Ez ditu besteak ezagutzen telefonoz besterik. Nere etxea alokatzen lagundu dit eta lagun egin gara. Honek bi urteko semea aiton-amonekin utzi du. Irri erraz egiten duen horietakoa da Louise. Langilea eta efektiboa.

Honelakoak betidanik gustatu zaizkit eta oraingoan zer esanik ez, beharra nuelako.

 

Txinatarren artean murgiltzea dut helburu eta horixe esan diet mahai inguruan. Afaldu dugun bitartean hitz asperturik ez da egon eta ziur hurrengo bat izango dela. Kunek umeari titia kentzen dionean dantza egitera aterako garela dio, zorion aurpegiz. Horixe nahiko nuke nik ere. Ez dakit gure neskatorari utziko dioten 11-ak ondoren etxera heltzen…

 

Ondo pasatu dut, baina uste dut berariek hobeto pasa dutela nirekin… bejondeiela!

 

 2011.06.25


Utzi iruzkina: