Mister Txan magoa

Mr Zhang edo Mister Txan magoa.

Nire azken egunotako asmetsgaiztoa bilakatu da.

Mondragoneko Parke industriala Qiandeng herrian kokatuta dago eta bertako buru da gizon ttipi hau.

Ttipia baina haundia erabakietan.“Gizon haundi bat da mundua, mundu ttipi bat da gizona” J.A.Artze.

Honera lehen aldiz etorri ginenetik beti izan dugu berari aurkezpenak egin eta eskaerak egiteko beharra. Sarritan bazkaldu dugu elkarrekin eta egin behar izan dizkiogu opari zein alabantzak.

Bilera guztietan azken hitza berea da eta jainkoa bailitzan, jaiki eta zorrotz erabakitzen duenaren atrebentziaz esan izan digu: “ekin lanari lehenbaitlen, ez arduratu lurraren erosketa prozesua amaitu gabe izanaz, guk ez dizuegu trabarik ipiniko eta…”

Aspaldian aipatu zidan lankideak susmo txarra zeriola tipo hari, bilera joan eta bilera etorri beti gauza berakin amaitzen baitzuen. Denari baietz esan eta berak ez zuela denborarik galduko gure lurra prest izaten… momentua heldu den arte.

Hara non, lehenik baserritarrekin ez zuela liskarrik gura eta haien uzta jaso artean itxoin behar genuela, gero euriak zirela eta lurra bustiegia zegoela, ta gero 2 egunetan amaituko zuela esan eta 2 aste pasatu zaizkio lehengo exkabadorak ekarri dituenetik….oraindik hor dirau amaitu ezinka.

Gu zai gaude bitartean, gertu daude konstruktorea eta topografoa, piloteak ertzean pilatuta daude noiz sartuko zain… Shin Chanen zain!

Tartean urduritasuna norberaren gain hartzen saiatzen da, eta baretzen saiatzen naiz, pizinara joanaz eta auguratu zitekeenez zigarroak errez.

Mondragoneko txinatarra konfiantza ematen hasi zait, izan ditu fidatu ez naizen jarrerak eta zuzen esan diot, mesedez horrelakorik gehiago ez egiteko, nik haren konfidente izan nahi dut, ala komeni zaidala ziur nago.

Eta bera irabazi dudala uste dut, erakutsi dit merezi dudala haren kofidantza. Esan dit letxe txarra dudala eta urduri jartzen dudala batzuetan. Asko estutzen dudala Mr Zhang-i jarraipen estua ziurtatzearren, noski, eta profesionala naizela gehitu du. Eta honekin batera polita naizela ere esan dit. Hara! Txinatarra askatzen hasi zaigu.

Beste hari batzuei tiraka saiatu behar dudala ere konturatu naiz eta konstruktoreari ere egin nion erregu.

Baina azkena izan da efektiboena. Anaitasuna da parkeko bulego orokor, edo baserria. Bertako buru dagoen bilbotar abokatu gazteak ausarta dela erakutsi dit, badituela kontaktuak eta bideak erabiltzeko beldurrik ez duela.

Bingo! Gure artean kimika dago eta… hasi naiz lasaitzen.

 

 

2011.07.01

 


Utzi iruzkina: