metroan
Metroko aire hotzak kalte egiten dit eztarrian.
Ez dute neurtzen tenperatura diferentzia. Kalean bero sargoria ezin agoantatzekoa iruditzen zaizu eta lurrazpiko trenera sartzean hotza berebizkoa sentitzen da. Hasierako sentsazio freskotik 2. geldiunerako agoantaezinekoa iruditzen zaizu. Ta soinean daramazkizun jantziak izerdituta badaude zer esanik ez. Ondoren eskilarak gora ekiten zara eta maila bakoitzeko tenperatura berriz igotzen hasten dela somatzen da.
Kontraste izugarria edonon. Kafetegietan, dendetan zein bulegoetan hotzaren tenperatura beheraino jeistea gustatzen zaie, nahiz eta gero jertsea edo jaka jantzita egon behar.
Energia kontsumoak hain gora egiten du bero egunotan non fabrikei murrizten zaien energia kontsumitzeko ahalmena. Etxe zein kotxeetako aire egokitu guztiak batera jartzen dira martxan ta hiriko tenperaturak gorago egiten du berehala.
Metroan gazteak eta ez hain gazteak mugikorrari lotuta bizi dira, haien menpe. Batzuek mezuak idazten, besteek pelikulak ikusten zein jolasean… denek begiratzen diote tramankuluaren pantailatxoari.
Trena kanpotik doanean etxe arteko pasabideetatik etxeorratzen eta “lane” (pisu biko lehengo txinatar etxeei esaten zaie) auzoak lotura anakronikoaz jabetzen zara. Korbatadun negozio gizona edo takoidun emakumearen ondotik pasako da pijamaz jantzita doan auzokidea. Erropek banbu makiletan zintzilikatuta edo bru gainetik ozta ozta pasatzen diren argi kableak ere aprobetxatuz kale estuak estaltzen dituzte.
Ta gurdi, bizikleta… sukalde mahai ta aulkiak kanpora aterata daude bertan egonean daudenentzat.
Eta obrak nonahi. Orain zutik dirauten “lane” auzoak bizitza murritza duten seinale garbia.
Eta janari usaina, kea darie janari postuek. Nonahi eta etengabe bertan sukaldatzen. Noodleak, congeea, dumplingak… ezagutzen ez ditudan janari asko dago salgai. Baporean sukaldatzen dute gehienbat egurrezko saskietan mantenduz epel.
Ta nik ausart izan nahian edo, aukeratu dut jatekoa: itxura gozoa duen erretako ostopila. Erdian zer daroan galdetu diot neskari nola egiten duen ikusteko. Eta tartean haragi xehetua jarri dio belar berde batzuk gehitu dizkio itxi aurretik eta sartakinera! Jendearen aurpegiari so eginez ez du txarra egon behar duenik ematen.
Krauskada batean igerri dut haren beroa, suarena eta pikantearena batera. Eta hara non haragia oraindik gordinik dagoela ikusi dudan. Beti haragia ongi erreta eskatzen duen horietakoa naiz, eta amak ikusiko banindu esango lidake: etxetik kanpo dana ona ezta ume?
Egia esan, dena hobea da kanpoan eta ezagutu ahala etxekoa miresten hasten zara kanpotik.
2011.06.17
Iruzkinak
Utzi iruzkina: