SHANGHAItik, itsaso horiaren gainetik

bizitzaren zertzeladak

Gero eta argiago dut iraunarazteko bideak aurkitu behar direla. Hau da, ez dago sufritu beharrik, alderantziz, dagokizun denbora ahalik eta ondoen igarotzea komeni dela. Helburuak finkatzeak horretan laguntzen du. Helburu pertsonalak norberaren denborari zentzua bilatzeko asmoak dira, baldin eta lanagatik bizi bagara hemen behintzat. Shanghaiko maratoia helburu bilakatu genuen euskaldun taldetxo batek. Gehienok maratoiak entzuteak ematen zigun zirraragatik edo, erdia egiteko asmo sendoa erakutsi genuen. Honela hasi zen gure entrenamendua. Egunero bazkalorduan gai errepikakorra bihurtu gen...


Hemen badu zentzurik abiadura azkarreko trenak. Gainezka joaten dira aldioro. Giza migrazioa da haien urte berri festan gertatzen dena. Familia bisitatzera joateko sasoia delako. Hala ere, urte osoan zehar daude trenak jendez beteta. Trena da Txinako hiriak lotzen dituen garraioibiderik erabiliena. Nahiz eta autopistek eta hegazkinek ere egiten duten funtzioa. Oraindik orain edozein lekutara hurbil zaitezke trenez Txinan, bai eta Tibeteko Lashara ere, munduko altuera gorenera igotzen duen trena izaki. Beijinetik, itsasoaren mailatik gutxi gora behera Himalayako 8.000koen gain zuriak ikusi a...


San Migel, San Anbasador, San Txoperena edo San Green Card. Etxekolanak azken ordurako uzteak dakar abioia hartu aurretik lan gehien egin behar izatea. Ez dago nire eskutan baina hola gertatu zait Shanghaitik alde egin dudan guztietan. Eta oraingoan San Migeletarako etxeratu gura dut. Enbaxadorearen bisita geneukan parkean eta guk oraindik orain ezin eraikuntza lizentzia eskuratu. Bada gure obra enbaxadoreari erakutsi behar zitzaiola edo… bera heldu baino ordu bete lehenago eman digute baimen dontzuoi. Bera izan ote da giltzaduna? Txopok gora eta behera ibili ditugu egunotan, trajeat...


Egunero zeharkatzen dut Suichenglu kale bizia. Eta bide erdi dagoen parkean ikusten ditut pertsona nagusiak taichia egiten, taldeka zein bikoteka… goizean goiz. Shanghaiko beste parke guztietan irudi bera aurki daiteke. Polita da. Ilunkeran leku berberean dantzan arituko dira, gehienbat emakumeak. Norbaitek eramango du musika trastoa bizikleta gainean lotuta eta han hasiko dira pauso eta erritmo markatuaz dantzan, ariketa erlaxagarria egiten. Ta nik lanera bidean eta lanetik bueltan ikusi eta mirestuko ditut. Asteburuan, dantzan batipat egin dut saiakera bat edo beste, baina ezin jar...


Erabaki dut Huánghé (ibai horia edo Yantsea) ezagutzeko irrikaz, inori ezer esan gabe egun pasa joatea, ibaia itsasoratzen ikusteko asmo biziaz. Metroa hartu dut ia azken geltokirarte, Shanghai Daily-ko orrialde batean irakurria nuen lez. Baoyang portura heltzeko asmoz izen bereko geltokian atera naiz eta oinez zeharkatu ditut kaleok beti ekialderantza, itsasoak han egon behar duelakoan. Merkatu bat ikusi eta kuxkuxeatzera sartu naizenean nabaritu dut ez daudela oso ohituak foreigner bat ikusten, eta egia esan niretzako ere orain arte ikusi ditudanetatik bortitzena iruditu zai...


Masaje etxeak nonahi aurki daitezke. Bai gorputzekoak,bai hanketakoak, bai belarrietakoak ere… Pedikura eta manikura egiteko ohituraz gure lankide Mondragonekoen eskuei begiratu besterik ez dago. Gizakumeek nireak baino finago eta zainduago dituztela aspaldi konturatu nintzen, eskuetara begiratzeko fijazio baitaukat. Denetarik dagoela esplikatzen dizute luze darametenek hemen, merkeago eta ez hain merke. Batean, sapaia erortzeko zorian eta besteetan urre koloreko kortinak. Funtsean denak berdin ematen dute igurtzia. Eta denak daude gaueko ordu txikiak arte irekita. Txinatar erara edo...


  Eta egunak pasa ahala beldur gehiago hartzen diot egoerari, nahiz eta badakidan aterako garela, ez dakizunean noiz eta ezin zarenean inoren erantzunaz fido, ez eta erantzunik ez duzunean… inpotentziak beldur ikaraz janzten zaitu. Beraiek ere konturatu dira zein arduratuak gauden xibanyatarrok (espainolok haientzako) eta orain laguntza eskaintzen hasi zaigu konstruktorea. Horixe nahi izan dut hasieratik, benetako lana burutuko duenaren eskutik egotea beti. Azken finean, berak saldu zigun kontaktu onak zituela eta berak eraikiko digu estalpea. Zein hobeki bera baino lagun izate...


Bi silabaz osatua dagoen izena, Shang=gainean eta Hai=itsasoa. Beraz, itsasoaren gainean esan nahi du, itsaso Horiaren gaienan zehaztuz. Urperatzen ari dela irakurri dut nonbait etxeen zimenduak lokatzetan daudenez eta harririk ez denez inondik ageri, pisuarekin lurra zapalduaz ei doa. Asentamenduak hondoraketa dakarre. Hondoraketa fisikoa baina ez horregaitik ekonomikoa. Txinako etxeorratzik altuena izango dena eraikitzen dihardute eta eraikuntza lanak ikusten dira nonahi. Esango nuke ez dela punturik egongo garabi bat ikusten ez denik. Itsaso eta ibaiak ere horiak dira, horiak izenez eta...


Amaren Shanghaiko etxean. Oporretan etorri gara, beno etorri dira elkarrekin hegaz egin dugun arren. Mutikoak udalekutara eta ni lanera joango baitgara. Amaren etxera sartu orduko sentitu dira gustora. Aireportuan ezagutu dute Wang Feng eta denborarekin lagun bilakatuko dira. Orain ere, skypetik nagoela bulegora sartzen bada kasu egitera urbilduko zait gizona, nire semeak asko gura dituela adieraziz. Zein gozoa den gure umeak eta bertako gidariaren artean sortutako harremana. Egunen batean fabore gisa udalekuetatik jaso ostean etxera eramatea eskatu diot ni berandu itzuliko nintzela esane...


After eta kopak, leku fashionetan. Txina merkea dela. Hori daukagu mendebaldekook buruan. Eta bai Txina gure bizi mailarekin alderatuta merkea da guretzako orohar. Baina txina ez da Shanghai. Hiri erraldoi honetan elkarbizitzen dute bizikletan bidoi piloa nolabait lotuta daraman gizona trajez Lamborgini batetik ateratzen denarekin. Ttua lurrera botatzen duena, edo pijaman ateratzen dena taichia egitera etxe aurreko parkera eta minigonadun neskez inguratutako aberatsarekin. Nire Arrasateko etxea lau gurpilen gainean daramana, bere etxeko 20 m2etan su bat eta kanpoan iturri bat duenarekin. D...


itsaso.erreto@gmail.com 1603044806140

@itxaxo