Shanghaiko gauak
After eta kopak, leku fashionetan.
Txina merkea dela. Hori daukagu mendebaldekook buruan. Eta bai Txina gure bizi mailarekin alderatuta merkea da guretzako orohar. Baina txina ez da Shanghai.
Hiri erraldoi honetan elkarbizitzen dute bizikletan bidoi piloa nolabait lotuta daraman gizona trajez Lamborgini batetik ateratzen denarekin. Ttua lurrera botatzen duena, edo pijaman ateratzen dena taichia egitera etxe aurreko parkera eta minigonadun neskez inguratutako aberatsarekin. Nire Arrasateko etxea lau gurpilen gainean daramana, bere etxeko 20 m2etan su bat eta kanpoan iturri bat duenarekin.
Denak bizikidetzan baina nahasi gabe.
Anakronikoa da hiria.
Bor-bor ari da. Nabaria da asteburuetako (edo akaso eguneroko)gauetan. Shanghai la nuit.
Frantsez kontsezioan daude jatetxe dotoreak, izena dutenak…Shanghai Smart aldizkari ezagunean azaltzen direnak batipat. Kanpotarrok, okzidentalok batez ere, probatzea gustatzen zaizkigun horiteakoak. Ardoa dago modan, eta urrearen prezioan ordaintzen da.
Afaria bakoitzeko 50€tik gora ordaindu ostean, nora joango eta taldeko batek esango du halako diskoteka famatuaren izena, entzuna duela oso fashiona dela… eta jarraian, beste batek mugikorra dantzan jarrito du helbidea lortzeko. Guanxi deritzon zenbakira mezua bidali eta listo, segundutara jasotzen da helbidea pinyiz eta karakterez gura ezkero berriz c bidali eta baduzu.
Taxiko xifu-ari (gidariari deitzen zaio, erdarazko jefe) erakutsi eta bazoaz diskotekara. Non eta Bund-ean, Shanghaiko lekurik ikusgarrienean, batez ere gauez. Terrazaraino igogailuz heldu eta hango bistei ez dio inork erreparatuko. Musika, kopak, neskak mastatik zintzilik dantzan…eta parean erreka eta eraikin izugarriak argiztatuta.
Bitartean pasa ta pasa etengabe ari dira merkantziadun itsasontziak errekan gora. Batzuk jai ta besteak lan eta lan etenik gabe. Anakronismoa berriz ere.
Bitartean kandela eta suziri artean bañera batean neska oparitu diote agure bati. Lehen ere neskez inguratuta zegoen arren…ez zuen nahikoa horregatio (bederen).
Handik beste lagun bati deitu eta haiek halako beste club batean daudela eta harek bidalitako mezua xifuari erakutsi eta han goaz laister batean Shanghaiko autopista altxatuan gora eta behera leku berrira.
Igogailua 24ra sakatu du norbaitek. Baina hau ez dago terrazan. Bistak izugarriak hemen ere, argiztatutako errepide eta etxeorratzez jositako irudia lehio erraldoietan.
Tartean jendea dantzan eta ligatzen. Sarreran, marrazoen etxea den arrainontzi izugarria, egunez baino gauez egiten dute igeri harat-hona gelditu gabe.
Neska txinatar batere txikiak ikusten dira hemen ere. Ikusgarriak dira.
Ez dago mutil txinatarrik.
Eta etxera eramango zaituen azken taxian sartzerakoan pentsatzen duzu: mundu osoak bere begiak ipinita dituen hiriko club-ik famatuenean aurki ditzazkezun neskak top modelak edo aktoreak izango al dira… eta guk zer egiten dugu han?
2011.09.17
Iruzkinak
Utzi iruzkina: