Ilargi betearen jaieguna

Udazken festa eta udaberri festa.

Hemen ez denez ia nabaritzen udaberririk ez eta udazkenik dagoenik, hauek ospatu egiten dituzte…gogoratzearren izango ote da?

Ilargi polita egon da egunotan zerua garbi dago eta gehiago miresten da.

Pastel goxoak dira ezaugarri ilargi betearen jaiegunean. Enpresek oparitu egiten dituzte. Kaxa dotoreetan eta parer politekin bildutako gozokiak. Ez dira gure gustokoak. Baina bai eskertzekoak.

Bi kaxa oparitu dizkidate neri. Oparitu ditut banan-banan pastelok, baserriko langile, txoferra eta lankideen artean batipat. Asko eskertu didate. Guanxia ote da hala besterik gabe begirunea.

2011.09.12


Utzi iruzkina: