"head hunterrak" giza baliabide

Langileak kontratatzen.

Nola dakizu zein izango den langile fina eta fidela ezagutzen ez duzun gizarte batean. Nola bereiztu elkarrizketa batean zein den zintzoa eta langilea. Eta, denak badira faltsuak, horrela jokatzen dutelako, haien kultura guanxiagatik. Nola jakin gero ere zein emaitza jasoko ditugun lan-erak ezagutzen ez baditugu.

Gu, gure kultura kooperatiboaz zein izango den gure lantegiko kultura, gure zutabeak zeintzu izango diren azaltzen saiatzen gara. Ta zelan jakin ulertzen duten edo eta hori nahiago duten. Lankidetza, taldeko jarduera, errespetua eta parekotasuna. Zeinek jakin hauen mailakako antolaketa eta gorenen aginkeriatik atera nahi duten, edo beraiek agintzea miresten duten. Zeinek jakin zer gura duten, zer duten gurari.

Badakigu kontsultorak zuzenean langile kandidatoak aurkitzera konpetentziako beste enpresetara jotzen duela. Langile interesgarrienei bizkarrean ikututxo bat egin eta soldata igoera eskeinzten diete, gure izenean. Beraiek probokatzen dute eskulan errotazioa. Eta berori egingo digute guk aukeratutako apostoluekin. Orduan jarriko da dantzan fideltasuna.

Nola finkatu, nola barneratu fideltasuna eta motibazioa izango da gakoa.

Lan eskeintza izugarria da hemen.

 

2011.09.15


Utzi iruzkina: