Euria ari du
Raining season delakoa maiatzean zela eta beti esan digute hobe genukeela aurrez lanean hastea. Heldu da momentua, hots lanean jardutekoa eta desenkusa bilaketan aritu dira lehen hainbestetan aurrera ekiteko bultzada eman nahi zigutenak.
Hasi naiz txinatar kulturaren oinarriak ezagutzen, edo sufritzen... hala nola ezagutzak emango dit jokabideen giltzarria.
Hor baitago gakoa, nola eragin hala ekin.
Hasi ditugu lanok, uzta bildu da, eta errepidean dute egunetan garagar alea sakabanatuta. Bai errepidean esan dut. Hiru karriletako autobidearen bi beraganatu dituzte laborariek haien zereginetarako. Aleak asfaltoaren berotasunarekin helduko direlakoan barreiatu diztute, ta euria datorrenentan berriz plastikopera eskinaratu.
Politena, laborariak eguzkitan lastozko txanoak jantzita lanean ikustea da, baina soroaren irudiaren ordez errepide erdian.
Eta autoek ez dute zirkinik egiten, formal formal hilaran pasatzen dira aukeran uzten zaien bide bakanetik. Konformistak dira heinean.
Eta zenbat honelako: errepideak moztuta, edo obretan edo autoak eskinatan geldituta edo oinezkoak edo bizikletadunak edo motordunak edo gurdiak… denetik aurki daiteke errepidean eta etengabe oztopoak gainditzeko lanetan dihardute. Ez dute atsedenik ezta nekerik ere, setatsuak dira.
Guk kirioak dantzan izango genituzke ta ez genuke haiek bezain ongi egingo, ziur nago.
Desordenaren ordena da hau, beinke anarkismoa baina inoiz kaosera heldu gabe, ez dago anabasik.
Exkabadorak loratu dira gure sailean, azkanean nork eragin duen oso garbi ez dudan arren argi ikusi dut maila politikoan ezagutza eta harremanak dituenak lortzen dituela helburuak, eginahaleko ahaleginetan esfortzuak ahuldu gabe. Hau da, lan eta lan aritu arren ez bada mugitu behar den haria ikusten edo horri tinko oratzen, ez dela ezer gauzatzen.
Nahi denean denak egiten du aurrera errekako urak lez. Gure urek aurrera egin dezaten ur asko bota arren tarteko presak ireki behar dira eta ate hoien giltzak nork dituzten jakin.
MATARILERILERILE
Eta bitartean giltzarik ez dutenekin dantzan aritu beharrak nekatu egiten nau. Denek saltzen dizute haiek dutela gakoa, eta badutenean, ongi eskatuz gero laguntza jasoko duzu.
Baina gakoa ez dagoenean haien eskuetan, nahiz eta hala dela saldu dizuten… ez dute onartuko ezinean aurkitzen direla, hori baita haien kulturaren mugarrietako bat, buru-estimu handia dute eta batipat, horixe da ezin zaiena mindu.
Ez dira harroak, harrotasunez jokatzen dute soilik.
Eta ezin dutenean, hori onartu behar izatea, makurtzea lez litzateke haien estimarako.
Horregaitik abilezia behar da aurpegia kendu gabe, mindu gabe alegia, norengana jo behar den konturatzeko.
Ta denboraz konturatzea eta ekitean dago GAKOA, guk dominatu behar dugun tresna.
2011.06.15
Iruzkinak
Utzi iruzkina: