sei + bat

Sei gizon txinatar eta emakume okzidental bakarra.

 

Ez dut sentitzen nire herrian sarritan senti ditzazkedan begiradak, batzuen begirada lizunak batipat. Tokatu zait hurbileko batek zeharka begiratzen nauela somatzea baina gustokoa baino gutxietsitako begirada da harena. Horrelakoren bat ezik, ez dut somatu aparteko begiradarik.

 

Matxistak direla entzuna nuen, ta haien arteko harreman gutxi ezagutzen ditut eta ezin esan beraz. Baina ez dirudite oso harrak, ezta harroak ere. Esango nuke sexuari garrantzi gutxi ematen diotela haien bizitzetan esan nahi dut, ez kubatarren eran alegia.

 

Bikote asko banatuta bizi dira, kilometro askotara lanagatik distantziaturik eta normala dela diote. Seme alabak aiton amonekin, eta haiek ere hauengandik bananduta, txinan zehar sakabanatuta… politika sakabanatzailea hemen ere.

 

Askokin elkarrizketatu naiz edo bileratan topo egin dut. Hasieran denak itsusiak ziruditen arren hasia naiz bereizten eta haien ezaugarri anbariena begi nano eta arreak izan arren, ezberdinak dira haien artean. Izaeran eta irudian.

Eskuak zaintzea atsegin dutela somatzen da, askok manikura egiten dutela ere. Tamalez hatzazal txikiaren luzeera neurrigabeko deritzodan garbi eramaten dituzte behintzat.

 

Orokorrean txukun janztea gustatzen zaie baina petrinak zilborra gainditzea gustuko dute ta horergaitik, gure fashion estandarretik guztiz at geldizten da haien looka.

Baina badago cool-agorik, erropa markadunak ilea ongi moztuta eta estiloz janzten ahaleginzten direnak. Eta hauek dira erakargarriago bilakatzen direnak. Finean, hor ere edertasunik ez duenak beste baliabide batzuk erabili behar izaten dituen moduan, hemen kasik halabeharrez lantzen dituzte.

Horrelako batzuekin egon dut topo. Dirua duten konstruktoreak edo managerrak batipat. Eta abegikorra bada gainera are begi hobeagoekin ikusi dut azkenean.

 

Behin horietako batek, begirada irmoarekin eta eskua normala baino xamurrago eskainiz, zera esan zidan: plazer handia izan zela ni ezagutzea. Atsegina nirea izan zela ez nuen asmatu esaten bada ezpada ere. Pena ez genuela kontratatu.

 

Ta asteon, bai kontratau dugunarekin eta bai diseinatzailearekin bilera izan dugu. Gogorra eta luzea izan da haien guraria. Hasieran ez dut jakin bidea hartzen hasarratzen ere hasia nintzenean, baserriko enbajadoreak askotan dioena gogora etorri zait: “itsaso, si le dices eso le estás quitando la cara…” guztiz ongi ulertzen ez diodan espresioa etorri zait akordura. Uste dut ulertu dudala zentzua, konturatu naiz esaten ari naizena edo esateko modua etzaiela gustatzen ez entzuten ari denari ezta ere itzultzen ari zaionari. Denboraz eman diot itzulia. Eskerrak! Antzerkiko harmak atera ditut eta serio bi gizon haundieneni begietara begiratuz esan diet esan beharrekoak, zer garen, zer behar dugun, zer espero dugun… ta azkenean, erreguka laguntza eskatu diet, hiruron arteko elkarlanak indartu egingo gaituela eta helburuak hobeki lortuko ditugula sinestarazi diet. Pentsatzen dut ulertu nautela, ta gustatu zaiela nire aldaketa.

 

Irtetzerakoan komunera egin dut bidea eta besteak, eskaileretako bideari ekiteaz batera barre algaraka hasi dira, txineraz joko eginaz. Banekien ni nintzela haien festa arrazoia.

 

Automobilean galdetu diot nire lankideari ea zer esan duten nire komunerako bidean, ta harek inolako lotsarik gabe esan dit:

-   konstruktoreak esan du zure atzetik gustora joango litzatekeela.

 

 

 

 

Eta zer esan diezaioket honi...

 

2011.06.16


Utzi iruzkina: