txoko kuttuna

“Etxe ttukuna, txoko kuttuna”

 

Ni hao ma Itsaso, esan dit txoferrak, irrifarrea aurpegian disdiratsu. Poztu egin naiz ikustean, bera bezalatsu. Etxean sentitu naizela konturatu naiz, konsziente naiz eta beldurtu ere egin naiz, Shanghaik bere magalean hartzen nauela pentsatzeaz.

 

Txinan ikusi dut, leku denetan bezala, pertsonak daudela eta batzuk, pertsona onak gainera, hor bezala. Hau bai mundu txikia pertsonena egunerokotasunak eta ingurukook sorzten dutena.

 

Hemen oso lasai nago, skypekin etxekoekin bertan nagoela esan daiteke deitzen dudanean, hau da, Gasteiezen banengo moduan.

 

Mundua globalizatu egin da eta Shanghai oso kosmopolita da, baina lana, etxea eta erosketak eta jatorduak azkenean, leku baten eta jande batekin egiten dituzunean, zure mundua bihurtzen da hori.

 

Lankide batek zioen etxeak bertan bera utziak diruditela Shanghain… ta egunetara konturatu ginen kristalak garbitzean zegoela gakoa. Noski, hauen zikinkeria ez da gurea. Uste genuen, ez dutela zikina ikusten, edo haien estandar marra gurearen azpitik dagoela.

 

Korean alderantziz somatu dut.

Hauen estandarra altuago dago, gurea da baxuago dagoena.

Besteen akatsak ikustea erraza da baina gurea okerragoa dagoela onartzea ez da hain erraza izaten.

 

Anyway, ez dituzte leihoak garbizten Txinan, beno, akaso barrutik bai, kanpotik da ezinezkoa dena.

Eraikin gehienak 25 pisutik gorakoak direla kontutan hartu behar da. Gainera diseinu arkitektonikoak ez dute ezer interesgarririk. Hala ere, leihoz jositako etxeorratzak dira, eta leiho guztiak ez dira irekitzen, eta irekitzen direnak ere kanporantz!

 

Beraz, jar gaitezke 26. pisuko etxe bateko leihoak garbitzen, baina inoiz ezingo ditugu kanpo ta barru ongi distiratuko. Kanpokoak mantenimendu bulegokoen kriteriopean tamalez, urte askotik behin, kontratatuko dira kristal garbitzaileak… hotel ez ezik, onenetan kasu.

 

Eta zikina? Leihotik, atetik, oinetakopetik eta aire girotuko zuloetatik sartzen da nahita nahi ez, uneoro.

Zorua garbitu ta egun gutxitara hautsa eta partikulak aurkitzen dira nonahi.

Beraz, estandarra baxu ote dute edo ezinahalak egin arren ez dauka erremediorik.

 

Zer tragatzen ote dut beraz?

2011.06.07


Utzi iruzkina: