Gansahamida

Eskerrik asko adiskidea. Irekia, dibertigarria eta era berean, aita bat bezalako babeslea izatearren ni zu baino zaharragoa izaki.

Andrea esaten didazu eta ni ama sentitzen naiz, baina gozoa eta atsegina da besteen eskutan uztea norbere burua noizbait.

Eskerrik asko entzuten didazulako, badakizulako noiz ari naizen barrenetik hitzegiten, direnak eta ez direnak esaten, nahiz eta ezer kontatzen ez dizudan.

 

Eta zuk ezer galdetzen ez duzunean edo zure isiltasunarekin, ados ez egon arren, errespetatzen nauzunean.

 

Eskerrik asko adiskide izaten dakizulako.

 

If you never surrender, have respect trough others and yourself, keep improving, work as a team, have dreams; only then you will reach the greatest recognize ever: “always will remember you”

 

Zurea da esaldia, indarra duzu eta eraman egiten gaituzu…

 

Gansahamida Alex

 

2011.06.04


Utzi iruzkina: