perla txakurjalea
Uste dut jada perla bat aurkitu dudala.
Urtean zenbait aurkitzea da ohikoena. Pertsona berriak ezagutzen ez dituzunean, zahartzen hasten zara.
Nahiz eta diamanteak urriagoak diren zeinek daki, bizitzan zehar aurkitu daitezkeen bataz besteko lauetako bat ez izatea.
Hasi naiz txinatarren artean gustora sentitzen eta batzuek ongi erortzen hasi zaizkit.
Behin ere ez dakizu zein punturarte fidatu zaitezkeen, batez ere hizkuntzak eta bide batez, kulturak mugatzen gaituztelako. Baina nire inporesioetan fido naiz. Nire lehen sentsazioak pisu handia du nire geroko jarreretan. Eta hemen ere, sentimenduak tarteko, lehen bistadizoak eta erakarpenak kontutan izatea ez dut baztertu.
Bera eta horniztaile izan daitezkeen beste bi txinatarrekin bazkaldu nuen.
Jatetxe onenetan gela pribatuetan jartzen zaituzte, zuzendari nagusiak agintzen du bazkaria eta ordaindu ere.
Ongi sentitu nintzen bazkaritan, aurretik izan genuen bileran bezalatsu.
Orduan esan zuen berak, txakurra jateko ohitura zuela.
Orduan bilustu zen nire aurrean batipat.
Uste nuen debekatuta zegoela txakurra jatea, baina ez egon arren Txinako zenbait lekutan gaizki ikusia ohi dago. Batipat Shanghai bezalako hiri kosmopolitan, jatetxeek ez dute izaten haien menuetan.
Perla zuria, bitxia. Mutil atsegina, abegitsua, jatorra, lotsatia eta langilea oso. Gaztea dirudien arren, badu emaztea eta bizipenik bere lurraldean. Iparrekoa izaki, Singapourren du orain emaztea, hau Txinako hegoaldekoa izan arren, ta Europako Ingeniaritza batentzat lan egitea hautatu du, nahiz eta Qiandengo herri ezatseginean bizitzea tokatu zaion.
Esango nuke haren ametsak gure lurraldeetatik hurbil daudela.
Txukuna, ongi jantzia ta pertsona goxoa da. Argia.
Ongi sentitzen naiz haren ondoan lanean. Trankil nago bulegoa erdibanatuz.
Bera ere uste dut poztu dela ni ikusteaz, ta oraingoan ez diot musu eman, eskua soilik, ta uste dut eskertu duela.
Txakurra jateko ohitura duela esaten duen perla zuri bat Txinako altxortegirako.
I-luna
Iruzkinak
Utzi iruzkina: