altxorra norbera da

“Lo esencial es invisible a los ojos” Exupery.

Altxorra norbera izaten da.

Eskultoreak legez lantzean datza gakoa. Kanpotik politagoa edo itsusiagoa irudituko zaigu baina barruan dago muina. Ta muina ere landu daiteke, ta kolorez jantzi, ta tristuraz, ta egiaz… ikasgaiak dira alegia. Batzuek kanpoa apainduko digutenak ta besteek barnea.

 

Triste nabari zait, eguna ez den arren horrela izan, faltsukeriak eta itsurakeriak gartzen naute… baina zortzimilakoak bezala igo ahala jeitsiko dut pena.

 

Gustatu zait mendien alegoria, igo ahala ikusten den lehen gauza beste tontorrak direla.

Beti lehenik konparatzen dugu gurea besteekin.

Ta bestalde, arerioak beti zelatatzen zaitu. Kasu honetan morboa da arerioa, zenbat eta erronka haundiagoari ekin orduan eta txikiago ikusten hasten zara, tamalez.

 

Buklea da, kanporantz doana taula gainean dagoenarentzat eta barrurantz, beti ikusle gelditzen denarentzat.

 

Paraleloak inoiz elkartzen ez diren bezala, inoiz ez da zirkulu orekatua bilakatzen bizitza.

 

2011.05.06

I-luna


Utzi iruzkina: