Amiaseo
Amiaseo,
Korea berdea eta kirolaria.
Asiako Suitza dirudi, Japoniarren itzalean, isilik, baina bizi maila kalitatezkoa eta arazotan sartzeko beharrik gabeak.
Sorpresa hartu dut, inoiz pentsatuko ez nuen arren, nolakoa izango zen espero gabe sorpresa hartu dut. Jande askok Urkulura paseatzera doala dirudi, goitik behera kirol erroparik onenekin jantzita beraien zera hori darie, kirol sena batipat.
Edurnekin batera lehian korear bat baino gehiago izateak harritu ninduela esan beharra daukat. Ez nekien europako suitzarrak bezalatsu mendizaleak zirenik. Orain datu denak badute zentzurik.
Lasaia, abegikorrra, ttukuna, ordenatua eta era berean, hotza iruditu zait herrialdea. Hotza irudiz, hotza bizi estiloan… ez du berotasunik transmititzen irrifartsuak izan diren arren; bai, ongi eginarenak ez du enbidiarik sortzen, ez lehen bistarizoan behintzat.
Atseginez jasotzen dut Asiar jendearen lasaitasuna. Erritmoa barea, geldiezina eta konstantea da. Ez da gurea bezain aldakorra, eta aurretik egin gabeko etxekolanen antzera, azken orduko presa gabekoa. Emaitzak azkarragoak dira.
Guk presaka egiten ditugu erosketak, komunera bisitak, jatorduak, kirola bera ere presaka egiten dugu, ta zer esanik ez loa.
Hemen loak hartzen nau edozein lekutan nire beharrik ez dagoenean. Tamalez, ez oraindik txinatarrak bezain pronto.
Denbora ongi aprobetxatzen duten seinale garbia da loa.
Lotan aurki ditzazkezu taxian, zuhaitz azpian, kale eskinan, edonon… baina ez daude beti holgetan. Lasai egiten dute lan, lasai bizi dira, bizikletaz edo igeri ere poliki egiten dute… baina geldialdirik gabe, beti aurrera, haserretan denborarik eta energiarik galdu gabe.
Jan ere garbi eta lasai egiten dute. Osasuntsuak dirudite.
Heinean, energia aprobetxatzen badakite.
Korear batek besteok bileran geundela eta, agurtzerakoan idatzi egin dit:
“Mrs Itsaso, I´m sorry that I have to go now. It´s my pleasure to meet you and I hope you return safely. Take care of yourself in China and see you again if we get a chance in the future.”
Zer esanik ez, abegikorra dela ezin uka.
2011.06.05
Iruzkinak
Utzi iruzkina: