diamantea zortzimilakoan

Irakurri dut oporretan izen sujerente baino testu hobea duen liburua. Altxorrra, perladun esaldiz jositakoa.

“Si tu me dices ven, lo dejo todo, pero dime ven”

 

Hartan zioen bizitzan diamante gutxi batzuk aurkitzen ditugula, zeinekin harremana berez doan, bakarrik, energiak batetik bestera darion eta ez dagoela ezer esan beharrik dena ulertzen den fusio bat isurtzen dela.

 

Honelakoak badaudela neuk ere egiaztatua dut, badut diamanteren bat edo beste nire altxortegian.

Eta gainera, dio idazleak, urtean zehar zenbait perla aurki ditzazkezu. Hauekin duzun harremana berezia da, zeinekin elkar ulertze haundia dagoen eta gainera asko ikasten den alkarrengandik. Hauek dira janzten gaituztenak pertsona gisa.

 

Mondinelli bat ongi etortzen da bizitzako zortzimilakoen karrera hastera zoazenean, edo beste era batera esanda, Mondinelliak dira aupada hori eman eta zortzimilakoen bidean jartzen zaituztenak, aurretik hirumilakoetan dabilenari.

 

Diamante bat aurkitzean dago gakoa, jauzia eman gura baduzu behinztat. Ez dira berez aurkitzen hurbildu egiten zaizkizu norberak bizitzaren eboluzioaren bilaketan darioen energiak eraginda.Diamanteak ematen dizu bultzada bizitzan, aurrera zein atzera, marea gora zein behera. Baina sekula bizi ez dituzuzun bezalako olatuekin. Gainean irristatzen zarenean izugarria da, kitzikagarria eta era berean, azpian egotea tokatzen denean izugarria ere.

 

Eta behin bidea erakutsi eta indarra eman dizun horrek zabalik uzten dizkizun ate berri horiek gainditzen dago bidea. http://www.facebook.com/media/set/?set=a.404919452923290.98495.100002157173168&type=3#!/photo.php?fbid=404921272923108&set=a.404919452923290.98495.100002157173168&type=3&theater

 

“Izan zakizkit ate, izan nakizun bide”.

 

2011.05.10


Utzi iruzkina: