Guanxia, 10 hilabete ondoren
Mendebaldekoon kudeaketa lana hemen, politikan laburbiltzen da. Politika egiten gehiago ikasten da taldeen-kudeaketan baino. Ta, tamalez edo zorionez, horretan dihardut nire denboraren zatirik haundiena.
“Burdinezko dama” naizela diote:
“Borde pero a veces encantadora”
“Tienes mano izquierda para esto”
“Te haces querer aunque tengas mala leche”
“Just I respect you and I love you… as a friend”
Azkenean, leku guztietan bezala, ondo jauztean dago gakoa, apreziatzen zaituenak laguntza emango dizu, ahalegin guztiak egingo ditu laguntza beharra adieraziz gero, bere eskutan dagoena egiteko, emateko.
Bai hemen eta bai han, berdin da.
Hemen areago, politikariekin horrela behar duelako izan eta kitto. Autoriatteen eskaintzak faltsuak direla deritzozu hasieran, eta denboraren buruan, gezurrak baino haien manerak besterik ez direla diozu. Galantak dira, aspergarri edo sinesgaitz bihurtu arteraino aspertzen zaituzte haien lausenguek, eta eztabaida serio edo gogorren ondoren etorriko dira goraipamenak, lekuz kanpo balegoz bezala.
Ulertzen dute, apreziatzen dutenarekin negozioak izateak sorrarazi lekizkien eztabaida mingotsak. Baina ondoren eta ez dadin sekula gaizki ulerturik egon, berriz gogoraraziko dizute zein lankide ona, edo zein buruzagi ona, edo zein “arreba” estua zaren harentzako eta bere eskutan dagoena egiteko ahalbide guztiak jarriko dituela.
Nahiz eta, borondate onak ez duen esan gura harek eskainiko dizun laguntza efektiboa izango denik, inola ere ez.
2012.02.22
Iruzkinak
Utzi iruzkina: