Txinako hiri nagusiak

Denetan ezagunenak eta jendetsuenak dira.

Hong Kong-egatik diote etengabe etorkizuna diseinatu nahian dabilela beti. Ta horrek ez du lasai sentiarazten hiria.

Beijing aldiz, iraganean dago… behelainopean lez. Beijing handietsua da, baina ez horren dotore eta abegitsua, atsekabez diot hau.

Shanghai, aldiz, oraina bizi duen hiri liluragarria da, xarmagarria. Euripean ere, bakardadean bezalatsu… erakargarri eta abegitsu sentitzen dut. Estimo diot bere magalean besarkatzen nauen hiriari.

Argitsua, koloretsua, baina inondik ere zaratsu edo desatsegina. Anakronikoa, jende eta herrien pilaketa onartzen eta gozatzen dakiena.

Gozagarri deritzot hemen bizitzea. Zoriontsua naiz ahal dudan neurrian dudan zorteari begirunez so.

Aukera paregabea suertatu zaidala sinetsia dut. Hobe horrela!

2012.01.28


Utzi iruzkina: