amaitzear… agonian eta desioan
Brother-“xiongdi edo jiemei”ak deritze txinatarrek haien lagun minei, diamanteei, haien horiei … mundu horian.
Lagunen bisitak, pozgarri, bizigarri eta bakardadean penagarri izaten dira. Nik maite ditut, etorri datozenak, zein hemen nagoela akordatzen direnak, zein hemen ezagutu ditudanak.
Dena aldakorra dela aditzera ematen didate.
Neure buruari galdetzen diot ea aurkitu dudan bila etorri naizen hori. Eta tira, baietz esango nuke, neure burua aurkitu baitut. Hobeto ezagutzen naizen sentsazio ziurra daukat. Eta indarberrituta bueltatzen naizenarena. Helduago.
Ezingo dut esan bizimodu gogorra izan dudanik, Txinak baina gogortu egin nauen sentsazioa daukat. Bakardadeak, gauzak sinpleago ikusten eta bizitza errazten lagundu dit.
Beste begirada bat dut orain… betaurreko berriak erosi dituenaren grazia. Beste kolore bat… gehiago.
Bizitzan, denean bezala agortu egiten dira denborak, eta neri agortu zait Txinan egoteko denbora. Badut proiektua dagoenean baino garrantzitsuagorik eta tamalez, hemen ere esku bat ongi letorkien arren, nireek eman dute esandakoa. Kontzientziak ez lidake utziko luzeago, amaigabe bihurtu arte hemen irauteak.
Prezio bat ordaindu dut, eta eginahalak egin ostean dagoeneko fruitua eman du. Ez dago helduta, baina nerabezaroarekin gertatzen den legez, zilbor-hestea moztu behar da noizbait, ta nire teoria da, hobe dela lehenago beranduegi baino.
Errematea ematea dagokit, baina bisita-bidaia modura bideratuko dut, honela amaiera astiroago izan dadin baina agonian erori gabe.
“El amanecer es fresco como las gentes del sol naciente y el atardecer cálido como las gentes del poniente”. Horrekin geratuko naiz.
2012.04.15
Iruzkinak
Utzi iruzkina: