mambo poa v

Eskerrak eman gura nizkieke BANOA eta MAMBO POA-ko talde ososari blog honetako istorio batzuk aukeratu eta liburuan publikatzearren. Sekula ez nuke horrelakorik pentsatuko et abentean zirrara eragin didala nire letrak paperean ikusteak. 

"Emakumea eta ama naiz, 40 urteko muga gaindituta, familia etxean utzita joan nintzen Shanghaira. Bazkide naizen kooperatibak eman zidan aukeraren gurpilera igo nintzen urte betez, profesionaltasuna medio. Bidaia eta bizipena zirragarria izango zen eta ahaleginak egin ere egin nituen lanak ematen zizkidan aukeretaz baliatzeko, bizitzeko, gozatzeko... Ordainetan etxekoek izango zuten erronka makala. 

“Hoberena oraindik heltzear dagoen” sinesmenarekin joan nintzen Shanghaira, eta Shanghaik eragin dit norbanakoa herrialde berrietan nola murgitzen den hausnartzera.

Lankide batek animatuta, nire bizipenak kontatzean oinarritzen zen gure arteko solasaldia, "gaubelak" pilatuz.

Idatzi bilduma hau, hausnarketa saiakera bat izan da, bakardadeari aurre egiteko bide-bidaia bat"

 

Bihotzez eskerrik asko MAMBO POA!

 


Utzi iruzkina: