Dragoiaren urte berri festa

Gure egutegiko urtarrilaren 22an izango da hauen urte zahar gaua.

Zer egin ez dakidala txinatarrek familia bisitatzeko (hometown-era joateko) duten grinak kitzikatu nau.

Gure neska itzultzailea 5000km tara dauden gurasoengana joateko irrikitan dago. Bera XinJian probintziakoa da, eta bi egun osoz trenez egiteko prest dago nahiz eta lanean jai egun bat gehiago eskatu behar izan duen, bestela ez delako garaiz iristen urte berri gauerako.

Egunetik egunera hegazkinen billeteen prezioak gora egiten dute. Eta expatriatu gehienak hondartzetara egiten dute alde. Aspaldi prestatutako bidaiak dira, denboraz merke egiteko aukera baitago.

Baina nik ez dut argi nora joan ez eta zer egin ere, gure neskak galdetu didanean Eta aipatuaz bat bere herrialdera joateko gonbita egin dit.

Ah ze hotza! 20º zero azpitik dagoen leku batera?

Ze demonio, serio ari den galdetu eta baietz erantzun duenean jarri naiz ni ere serio pentsatzen.

Horrelako aukerarik? Uighurren herrialdera bisita egiteko aukera, eta bertako txinatar baten laguntzarekin. Bere etxera joatea ez du zalantzan jartzen. Nola esango diot bada ezetz?

Mapetan non dagoen ikusi dut, Tibeten iparraldean, Mongoliaren mendebaldean eta Kashemira, Pakistan, India, Kirguizistan, Kazajstan, Errusia ditu mugakide besteak beste. Mapetan ere galduta dagoela iruditzen zait.

Hegaldia aukeratu dut, dagoeneko egun batzuk bere familiarekin igarota dutela aillegatuko naiz ni Urumqi hiriburura ta handik itzulia elkarrekin egingo dugu lau egun ondoren.

Plana ni neu hotelean gau batez geratzea da, hiria ezagutzeko mapa egin dit eta baita txinerazko “txuleta-orritxoak” prestatu dizkit, taxian, edo autobus geltokian edo jatetxeetan lagungarri izateko.

Ausardiaz bete eta abiatu naiz Urumqiko hegaldian. Tartean YingChuan-en egiten du geldialdia. Hori ez nekien. Ez zaizkit abioien igoera eta jeitsierak asko gustatzen, eta hau ere sosportatu behar…ai ama!

Hasieratik mendebaldar bakarra naizela otu naiz. Badira emakume bi ile horiak baina Sobietar herrialderen batekoak dirudite (Kazajstan edo halakoren batekoak akaso). Baina Yingchuanen jeitsi direnen ordez igo direnak ez dute aurpegi txinatarrik,. Kriston usaia darie haien erropek. Ke usaia da eta erropaje bereziak daramatzate soinean, emakumeak pañueloa buruan eta gizonek kasketa. Uighurrak dira!

Ta sorpresa hartu dut, bere ama ta biak aireportuan nire zai egongo direla esan didanean. Beldur ote dira nire segurtasunaz? Baina hegazkinak Turpanen hartu du lurra behelainoa dela eta. Tartean barruan izan gaituzte 3 ordutara erabaki duten arte berriz aireratzea. 12 ordu eman ditut azkenerako hatsa darion hegazkinean, ia New York-era hel nintekeela pentsatu dut, eta oraindik Txinan nago.

2012.01.24


Utzi iruzkina: