Uighurrak, txinako beste euskaldunak
Urumqin nago, itsasotik hurrunen geratzen den munduko hirian. Txinan dagoen XinJian probintziako hiriburuan. Baita Uighurren lurraldean. Hauek batipat hegoaldean kokatzen diren arren, Taklamkan desertua eta Tibetekin banatzen duen Kunlum mendien arteko oasietan, hirian ere badute haien auzoa.
Zetaren bidea lurralde hauetatik igarotzen zen. Eta esaten da zetaren ibilbidearen zibilizazioko hondar dela uighurren herria. Musulman erlijioa eta uighurrera hizkuntza dute bere, arabierazko grafiaz idazten dute nahiz eta hizkerak kazajstaneraren antzekotasunik baduen. Turkiatik etorritako etnia hau gehiengoa da lurralde hauetan, txinatar edo beste batzuen artean, Hui minoria musulmandarrak, txinoen ezaugarri fisikoak dutenak besteak beste. Hemen txinoak ere altuagoak dira, garia arroza baino gehiago jaten dutelako diotenez.
Historian zehar Txinako gobernuak borroka amaigabea du uighurrekin. Azkenaldian, hauen liskarrak medio atxilotu eta exekutatzen ditu ustezko terroristak. Eta bide batez, bertako informazioren gaineko zentsura gogorra agindu du. Bertan ei dago txinaren petroleo erreserben %30, beste natur baliabideen artean. Bertako landa berdeak edo mendi zerren ur eta irudiez baliatuz, Han dinastiako kolonoz betetzea du helburu. Honela Txinako mendebaldearen garapena medio, lurralde hauen konkistan ari du. Jada, populazio osoaren erdia besterik ez dira uighurrak, %90a zirenean mende hasieran. Nahiz eta hauek beraien eskolak dituzten eta Txinera ikasi gura ez duten, pobrezian bizi dira Han txinoen aldean, indargabeturik daudela dirudi.
Lagunak aipatu dizkit orain 3 urteko gertakariak, oraintxe bertan gauden kaleetan zehar adreiluz eta labanez uighurrek txinatarrak erasotu zituztela, hildako mordoa eraginez.
Ta gu haien bazarrera goaz kaleetan zehar dituzten janari, hornamentu, tresneria, fruitu lehor, ohial…postuetan zehar. Hotz beltza egiten du, izugarria, 0 azpitik 20 gradu artetik bera egunez. Burutik beheraino ondo jantzita eta babestuta egon arren ordu erdi garrengo hatz puntak hozten hasten direla nabaritzen duzu. Ta haiek kalean dituzte postuak… kalean bizi dira. Sua dute bidoietan eta toldoez zelabait babesten saiatzen diren arren, bihotzera heltzen zaizu bizimoduaren gogorraz. Begi beltzak, sakonak dituzte, eta azala baldintza gorriek zartatua. Janzkerak, telebistan ikusi ohi ditugun errusiako negu beltzetako irudiak gogorarazi dizkit,gizakumeen iledun txapel haundiak, emakumeen buruko zapiak, edo jaka luze amaigabeak…
Islamdar gisa ez dute txerrikirik jaten, baina Txinako ekialdeko kostan ez bezala, ardikia jaten dute asko. Ardiak bizirik kalean gurditik jetsi eta bertan egiten dute “ardi-boda”, odoleste eta okela zatiketak. Eta ondoan pintxo salmenta.
Ezin gara haien artean nahasi. Ez dituzte nire lagunak begi onez ikusten, nahiz eta txineraz komunikatzen diren. Badirudi negozianteak direnez haien bezeroak, txinatarrak gehinbat errespetatzen dituztela baina ez besterik. Eta are gutxiago mendebaldar bat txinatarrekin doala ikusiz, begirakuna mes fidatiak somatzen ditut.
Nire lagunek ez dakite uighurreraz eta hori, leku publikoetan behintzat bi heletara diotela dena, eta kartel guztiak ere hala ageri direla nonahi. Ez dituzte ezagutzen eta ez dakite haiei buruz gutxi besterik.
Pena eman dit, euskaldunen artean espainol ezjakitunekin nagoela pentsatzeak.
2012.01.25
Iruzkinak
Utzi iruzkina: