“uste dut neska honetaz gustatuko naizela”
Akaso hizkuntzen arteko ezezagutzak, itzulpenen literaltasuna medio, zaila egitenda ulertzen, herrialdeen kultura ezberdintasuna dela diferentzirik handiena nabarmentzen du esaldiak. Badirudi txikitatik dastatzen dutela bikotea maitasunez aukeratu ordez, komenigarritasunaren arabera aukeratu ondoren jartzen dela gogoa…halako zerbait dute buruan, ez dakit, ezin dut ulertu…posible dela ikusten dudan arren…zergaitik ez!
Txinatarren bikote bilako grina, zihetz eta mihetz neurtutako beharra da:
- adina (neskak gaztea behar du izan, polita dagoen bitartean eta mutilak nagusioago, babestu dezan)
- nongoa(probintziaren arabera izaera bat dutela diote, honetan ere hobespenak daude)
- ezaugarriak(altua, argala, polita, bihotz onekoa…)
- bizi maila (soldata, gurasoen lanbidea, jabetzak…gizakumearentzako zaila izango da emakumeak gehiago irabazten badu bere ohorea tente mantentzea)
- azkenik bilaketa metodoak eta urduritasuna gurasoen zein amonen partetik (kurrikulum gurutzaketa, begirada isilak…eta nagusien onespena behar beharrezkoa da).
Behin guretar batek esan zidan, “gaztetan gurasoek bikotea aukeratzen duten kulturek amorrarazten zuten arren, urteen buruan ikusi eta ikasi duela asko izan zitezkeela beranrentzako bikote aproposak eta harremana lantzean dagoela gakoa. Noski askatasun falta horrek eragiten duela gure gizartean modu hauek ez onartzera, baina eta zergaitik ez?” zioen…
Ta berberak orain, urte batzuen ondoren dio, bere bikotea baino beste bat maite duela bihotzaren barrenetik, katigatuta dagoela, ulertzen ez duen arren zergatia… eta egonezina sorrarazten dion hau, gainera ez dela bikote aproposa. Egin kontu!
Guk zer ulertzen dugun maitasuntzat ta haientzat zer den… Akaso gauza bera?
Sakonago aztertuko nuke, baina luze emango lidake, ta logale naiz. Barkatu ta ondo lo egin!
2012.02.19
Iruzkinak
Utzi iruzkina: