Barkamena eskatzea da gaur egin behardudan lehen gauza, izan ere, ezer esan gabe alde egin nuen, nire txokoa mutu hutziz. Barkamenaren ostean, azalpena: duela pare bat aste etxean nengoen telebista ikusten bapo afaldu ostean, eta bat-batean, polizia nire etxeko atea bota nahian zebilela ohartu nintzen. Asko larritu nintzen eta estuasun haretatik nola atera pentstazeari ekin nion. Bien bitartean, txakurrak nire etxera sartzeko ahaleginean ziharduten eta "Pol zabaldu atea", "badakigu hor zaudela", "badakigu ez duzula paperik" eta "etorkin zikina" bezalakoak entzun behar iz...
Paseatzea erabaki dut gaur, myspacen zehar paseatzea. Markinatik abiatu eta Gasteizera heldu naiz, handik Madrilera. Madrilen musika pixkat entzun ostean, etxerako bidea hartu dut: itzulerako bidea desberdina izan da; joanekoan bisitatu ditudan herriak albo bater utzi eta beste herri desberdin batzuk igaro ostean Gasteizen nengoen berriz ere. Ibilaldi luze bezain eder horretatik goseaz gain, beste gauza bat ere ekarri dut etxera: gogoeta luze baten murgildu nauen artikulua, zein Cicatriz izeneko herrian aurkitu dudan eta Dajjalek idatzita dagoen. Hemen jarriko dizuet irakur...
Gaur SGAEren aurkako eguna aurrera eramatea erabaki dugu zenbait blogek, izan ere, kokoteraino gaude beraietaz; momentuz blog gutxi ari gara egun eder hau ospatzen, baina eskertuko genuke zuen laguntza. Egin bat gurekin! Denok SGAEren kontra! Gurekin ados bazaude sartu gure blogetan eta egin bat gurekin, seguru egun hau egutegian agerztea lortuko dugula. Jarraian SGAEren inguruko bideo eder bat daukazue ikusgai. THE INDEZENTS, OPUS NIGRUM eta EZKERPARETA blogetan ere badaude SGAE "benetan" zer den erakusten duten bideoak, beraz horie...
Euskaldunok mundu ikuskera desberdina al daukagu? Indoeuroparrak etorri aurretik gurean bizi zen neolitoak desberdin egin al gaitu? Nik baietz esango nuke. Betidanik uste izan dut euskaldunon mundu ikuskera gainontzeko gizarteekiko desberdina izan dela urteetan zehar, baina hala ere, gaur arte ez nintzen gure desberdintasuna azaltzeko edo demostratzeko gai izango. Gaurtik aurrea bai. Euskaldunok ondasunekin izan dugun harreman berezia hautatu dut gure arbasoek zuten mundu ikuskera desberdin horren adibide gisa. Euskal esaerak aztertuz jakin ahal izan da, hiru zutabetan oinarrit...
Ba al dakizue zein den gaztelerazko trabajar hitzaren jatorri etimologikoa? Trabajar hitza latinezko tripaliaretik dator; tripaliare berriz, tripaliumetik (hiru palo) dator. Tripalium delako hori antzina esklaboak torturatzeko erabiltzen zen tresna bat zen. Argi ikusten da, beraz, lana hasiera-hasieratik lotu eta identifikatu zela sufrimenduarekin; tripaliumeko kolpe latzak pairatutako esklaboa bezala sentitzen zen langilea lanetik etxera itzultzean. Zorioneko (ala zoritxarreko?) Industri Iraultzak aldaketa handiak ekarri zituen berarekin. Aldaketa batzuk onerako izan ziren a...
Duela astebete: Astelehenean Eskoriatzako “infogelan” nenbilen asper-asper eginda. Denbora pasa bezala nik eta betiko aspertuok youtubeatzea erabaki genuen, baina hala ere aspertuta jarraitzen nuen. Orduan editaje gelan zegoen lagunarekin gogoratu nintzen eta “cerrar sesion” botoiari eman ostean, editaje gelarantz abiatu nintzen. Editaje gelan sartu eta hantxe ikusi nuen txurrodun hippia ordenadore aurrean bideotxo batzuk muntatzen ostiralerako kontzerturako; eszenatokian jarriko zuten pantailan proiektatzeko bideoak egiten. Lagunaren ondoan jarri nintzen bideoen muntaia...
Gaur goizean jaiki, dutxatu, jantzi eta gosaldu ostean gauza bat falta zitzaidan egiteko etxetik irten aurretik: kaka. Eusko Jaurlaritzaren gainean kaka egin nahi izan dut, izan ere, amorrua ematen dit Eusko Jaurlaritzaren inkonpetentziak. Urteroko gauza izaten da elurteak hasten direnean Eusko Jaurlaritzak trafikoaren berri emateko duen web orriak funtzionatzeari uzten diola. Duela bi urte, iaz, aurten… Zer dela eta ez du inoiz funtzionatzen web orri puta horrek? Eusko Jaurlaritzak eskuak garbitu nahian arituko da gezurrak esan eta esan, hala nola, web orriaren saturazioak eragiten ...
Hilabete bat igaro da gutxi gora-behera senitarteko bat hil zitzaidala eta bere hiletan gauza batek harritu ninduen: bere seme bat falta zela. Amari galdetu nion ea zergatik ez zen hiletara etorri Pedro (ez da bere izena baina nik horrela deituko diot artikuluan): -Ama zergatik ez da etorri Pedro? -Badakizu misiolaria dela Kolonbian eta ezin duela nahi duenean etorri. -Zergatik ezin du ba? -Opus Deik ez diolako nahi duenean etortzen uzten; aldi jakin batzutan bakarrik etorri daiteke Pedro Euskal Herrira. -Nahi duenean? Bere amaren hileta da. -Bai, hori eg...
Arratsaldean denbora pasa nenbilela, lagun batek esan dit Youtuben sartu eta Erregearen urteko mezua ikusteko. Hasieran ezin nuen sinistu laguna esaten ari zitzaidana, izan ere, nola ausartu da niri hori esaten! Badaki Erregea eta ni zein ongi eramaten garen! Berarengan fidatzeko esan dit lagunak eta bideoa lasai ikusteko; ez hori bakarrik, gozatzeko ere esan dit. Lagunak, ordea, zer edo zergatik izaten dira lagun eta kasu egin diot. Youtuben sartu eta bideoa kargatzen hasi denean, dauzkadan lagunak niretzako konpainia aproposa ote diren galdetu diot neure buruari...
Aita Arizmendiarrietak burua altxatuko balu… Hobe ez altxatzea, zeren egungo egoera ikusita hartuko lukeen disgustua ikaragarria izango litzateke; ordutik aurrera bai ez lukeela inoiz gehiago bururik altxatuko. Zergatik diodan hori? Markinar horrek bultzatu eta ezagutu zuen dena pikutara joan delako. Egun, euskal kooperatiba asko MCCren barnean daude, baina kontuan izan enpresa talde horren sorrera izan zela euskal kooperatibismoaren amaieraren hasiera; hortxe bukatu zen dena. MCC ENPRESA KOOPERATIBISTEZ SORTUTAKO ENPRESA TALDE KAPITALISTA DA. MCC sortu zenean kooperatibak de...
Pol Emika deitzen naiz eta duela gutxi etorri naiz Errumaniatik bizi hobe baten bila. Konturatu naiz, ordea, hemen ere han bezala arazo ugari daudela; hemen ere txakurrak lau hankatan (asko bitan ere) dabiltzala.
...ez dakit zergatik baserriko nagusia ere petxuga artean ibiltzen delakoan nago...