Herriak errepublika baten bizitzea aukeratu zuen aspaldi, baina errepublikaren aurka zegoen gutxiengo-boteretsuak armak hartu zituen eta errepublika deuseztatu zuen, diktadura aro bortitz bat abian jarriz eta herriaren nahia albo batera utziz. Diktadura garaian errepresio gogorra pairatu zuen jende askok eta errepublikar askok erbestera ihes egin behar izan zuten. Diktadore puta semea hil zenean, ordea, diktadoreak ez zuen berarekin eraman hilobira garaiko erregimena: alde batetik, bere konpintxeak bizi-bizirik zeuden oraindik, eta sinesgaitza den arren, gaur ere hor diraute konpintx...
Garai baten "Izarren Ligako" taldeei beldurra eta errespetua ematen zien iparraldeko futbol taldeen aurka jokatzeak. "EQUIPOS DEL NORTE" delakoek beldurra eta urduritasuna sortzen zuten arerioarengan; are beldur gehiago ematen zuten NORTEKOEN futbol zelai bero eta zaratatsuek. Gaur egun ordea, gauzak asko aldatu dira eta NORTERA joatea gustatu egiten zaie Ligako talde guztiei, izan ere, NORTERA joatea eta hiru punturekin etxera itzultzea sinonimo bilakatu dira azken aldian. NORTEKO futbola oro har, eta euskal futbola bereziki krisian daude. Kantauri itsasoan txapapotea hedatu...
“Jokabide autoritarioa, bortitza eta diktatoriala, indarrez zerbait inposatzean datzana”. Besteak beste, faxismoari adiera hori ematen dio Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoak. Adiera hori irakurrita zera galdetu diot neure buruari, ea ez ote garen denok faxistak. Ez al da faxista espainiarrek gu gazteleraz hitz egitera behartzea? Estatu txikien zapalkuntza egiten duten "estatu handiak" (besteak beste, Espainia eta Frantzia) ez al dira faxistak? Igandearen hurrengo eguna ostirala izatea nahi badugu denok, ez al da faxista astelehena? Eta udan hondartzara joan nahi dugunea...
Pol Emika deitzen naiz eta duela gutxi etorri naiz Errumaniatik bizi hobe baten bila. Konturatu naiz, ordea, hemen ere han bezala arazo ugari daudela; hemen ere txakurrak lau hankatan (asko bitan ere) dabiltzala.
...ez dakit zergatik baserriko nagusia ere petxuga artean ibiltzen delakoan nago...