OPORRETATIK BUELTAN
Barkamena eskatzea da gaur egin behardudan lehen gauza, izan ere, ezer esan gabe alde egin nuen, nire txokoa mutu hutziz. Barkamenaren ostean, azalpena: duela pare bat aste etxean nengoen telebista ikusten bapo afaldu ostean, eta bat-batean, polizia nire etxeko atea bota nahian zebilela ohartu nintzen. Asko larritu nintzen eta estuasun haretatik nola atera pentstazeari ekin nion. Bien bitartean, txakurrak nire etxera sartzeko ahaleginean ziharduten eta "Pol zabaldu atea", "badakigu hor zaudela", "badakigu ez duzula paperik" eta "etorkin zikina" bezalakoak entzun behar izan nituen; hobe goizean belarriak garbitu ez banitu. Azkenean, lehiotik ihes egitea erabaki nuen, izan ere, Errumaniara itzuli aurretik edozer. Zuek ez dakizue zer den han bizitzea, imaginatu ere ez duzue egiten! Lehioaren ondoan dagoen odiari kolpatu eta beherantzko bidea hartu nuen eta lurrera iristean korrika hasi nintzen noraezean, baso ilun eta itxi baten sartu arte. Basoan egun batzuk ibili nintzen hara eta hona bakarrik, eta azkenik, duela hiruzpalau egun egin nuen topo, berriz, zibilizazioarekin. Baserri eder baten hartu naute esku zabalik eta bertan morroi bezala geratzea da nire intentzioa, baina ez dakit; ikusiko dut. Orain, baratzera joan behar naiz nagusiari laguntzera, beraz, laster arte.
Iruzkinak
indezent 2007-03-01 11:41 #1
Aupa Pol!! preokupaturik ginen dagoeneko. Zorte galanta izan duzu baserrian ADSLa izateaz jajajaja. Eusklatelek ez du mugarik!
Pol Emika 2007-03-01 13:07 #2
<p>Ahaztu egin zait esatea etxetik alde egin baino lehenago motxila baten sartu nituela nire ondasun preziatuenak: familiaren eta lagunen argazkiak, Steauako bufanda, Pamelaren posterra, bideo kamera eta, nola ez, ADSLa. Etxeko nagusiari pare bat klase eman dizkiot eta orain bera ibiltzen da interneten ni baino gehiago, baina ezetz asmatu zertan ibiltzen den? Igartzen baduzu zuk dakizun toki bateko petxuga pintxo eder bat ordainduko dizut! </p>
indezent 2007-03-01 14:57 #3
...ez dakit zergatik baserriko nagusia ere petxuga artean ibiltzen delakoan nago...
indezent 2007-03-09 12:56 #4
<p>...eskerrak baserrin ADSLa zeoken...</p>
<p>Oporretatik bueltan etorri seittun oporreta juteko, hi haiz hi artista</p>
Utzi iruzkina: