FRANKO HIL ZEN, FRANKISMOA EZ!

pol-emika 1456152227970 Pol Emika | 2007-01-11 18:24
1

Herriak errepublika baten bizitzea aukeratu zuen aspaldi, baina errepublikaren aurka zegoen gutxiengo-boteretsuak armak hartu zituen eta errepublika deuseztatu zuen, diktadura aro bortitz bat abian jarriz eta herriaren nahia albo batera utziz. Diktadura garaian errepresio gogorra pairatu zuen jende askok eta errepublikar askok erbestera ihes egin behar izan zuten. Diktadore puta semea hil zenean, ordea, diktadoreak ez zuen berarekin eraman hilobira garaiko erregimena: alde batetik, bere konpintxeak bizi-bizirik zeuden oraindik, eta sinesgaitza den arren, gaur ere hor diraute konpintxe horiek. Beste alde batetik, hor dirau frankismoak utzitako ikur nagusiak, hau da, monarkiak; Frankoren itzalpean eta diktadorearen “pentsamendua” barneratuz hazi eta hezi zen monarkatxoa da gaur egun “gure” errege.

Nola liteke Fraga bezalako puta seme batek egindako guztiagatik ezer ordaindu behar ez izatea? Nola liteke gaur egun oraindik Fraga agintari izatea? Nola liteke PP eta beste alderdi faxista asko legalak izatea? Diktadura garaiko eliteak nola jarrai dezake “demokrazian” elitea izaten? Aspaldi entzun nuen abesti baten “demokrazia herriaren boterea” dela, beraz, abestiak gezurra dio edo ez gara demokrazia baten bizi, izan ere, herritarrok ez dugu botererik. PP edo PSOEren artean aukeratzeko boterea dugu, baina ez gauzak benetan aldatzeko boterea. Benetako gauzak ezin dira hitzen bidez aldatu, “gure” agintariek ongi dakite hori. Agintari espainiarrek ahalegin handia egiten dute gizarteak  “geratu zena” ahaztu dezan; egun beren helburuak arma bidez lortu nahian dabiltzanen aurka egiten ere ahalegin ikaragarria egiten dute agintariek. Zergatik egiten dute “gure” agintariek gizarteak “gertatu zena” ahazteko ahalegina? Eta zergatik egiten dute hain gogor armen bidea hartzen dutenen aurka? Nire ustez erantzunak argi daude. Iragana ahaztarazi nahi digute beraien botere eta elitetasuna gal ez dezaten, izan ere, iragana presente egingo bagenu “gure” agintariak ez lirateke agintari izango: preso edo fusilatuak izango lirateke, edo are gutxiago: ezer ez. Zehozer ahaztarazi nahi digunak ezkutatzeko zer edo zer dauka. Gainera, boterean daudenek badakite armek ere boterea ematen dutela eta armen bidez gauza handiak egin daitezkeela; beraiek non zeuden eta egun non dauden ikusi besterik ez dute; ezereza izatetik dena izatera igaro ziren armen bidez “gure” agintariak. Arrazoi horiek direla eta ezabatu nahi dituzte iragana eta armak; boterearen aurka apuntatzen duten armak, noski. Beste armak, hau da, botereak agintzen duen lekuetara apuntatzen dutenak areagotuz doaz. Ez dut estalitako diktadurarik nahi, ezta demokrazia faltsurik ere.

Ez dut monarkia parlamentariorik, monarkiarik eta erregerik nahi, are gutxiago errege frankistarik. Erregeak (eta bere senide guztiek) pribilegioak alde batera utzi eta beste guztion modukoak izan behar dute. Erregea gure kontura bizi da eta bizi esatean, beste inor baino hobeto bizi dela esan nahi dut. Gainera ez dute zergarik ordaintzen, izan ere, zergak ordaintzeko (gureak eta Erregeraenak) bagaude gu. Monarkiarik ez balitz egongo, denok ordainduko genituzke zerga gutxiago, eta agian, erregeak duena denona eginez gero pixka bat hobeto biziko ginateke denok. Demokrazia baten bizi bagara, zergatik ez da inoiz egin “monarkiaren existentziaren” inguruko erreferendum bat? Nor da Franko gu errege baten menpean bizitzera jartzeko?

Gauzak horrela argi esan dezaket Franko hil arren, frankismoa oso bizirik dagoela. Orain barre egiten diguzue zuek, baina laster bukatuko zaizue; beraz, aprobetxatu oraintxe, zeren laster etorriko da III. Errepublika eta orduan, orduan ez duzue barre askorik egingo!

Gora errepublika!

Españolaza!

Españolaza! 2008-05-07 08:35 #1

VIVA FRANCO!!!

CHUPAZME UN PIEEE!!!

ALZA LA MANOO!!!

CARA AL SOL CON EL GALLUMBO PUEEESTO, QE TU BORDASTE EN NEGRO AYEER

Utzi iruzkina: